Orain arteko ekarpenak
Maitaldia abiatzeko prest
2002/08/30
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Baigorriko Arrolak 60 urte
2002/08/19
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
2002/07/26
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7.
zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
2002/07/21
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
2002/07/14
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
2002/06/28
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
Dantza ikastaroak UEUn
2002/06/06
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Gorpuzti Eguna
2002/05/31
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
2002/05/16
Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.
Dance-en berpizkundea
2002/05/13
Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da
2016/03/15
Bai, nik ere halaxe uste dut Iker. Horrelako galdera baten desegokitasuna argi ikusteko generoaren ordez arrazarekin probatu dezakegu, eta "emakumea" ordez "beltza" jarri. Onartuko genuke [...]
Oier Araolaza - InautHerriak 2016 ETB1
2016/02/11
Gure komunikabide publikoak tarteka herrietako inauteri tradizionalei arreta eskaintzea poztekoa da. Pena da maizago eta zabalago ez egitea hori, alegia, urtero 4-5 inauteri desberdin bisitatzea, [...]
Oier Araolaza - Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2016/01/07
Mila esker Inaxio! Bilketa lana ederra eta interesgarria!
Oier Araolaza - Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928
2015/12/06
Arrazoi duzu Mikel, kontu mamitsuak dira hauek bideo baten erantzunetan garatu ahal izateko. ;-) Ados Boastitzea edo Paseoari buruz esandako guztiekin. San Asensiokoak aipatu dituzun [...]
Oier Araolaza - Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928
2015/12/03
Eskerrikasko zuri Iñaki, 'Boastitzea' edo 'paseoak' askorako eman dezake, bai. Hasteko, izenak berak. Iztuetak, brokel-dantzaz ari denean behin bakarrik izendatzen du eta hain zuzen ere [...]
Oier Araolaza - Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928
2015/12/03
Mila esker ekarpenengatik Mikel! - Ezpata-dantzako urratsean egiten duten besoen mugimendu hori oso bitxia da, eta bai, bete-betean bat dator Boastitzea edo Paseoan egiten denarekin. [...]
Oier Araolaza - Jon Oñatibiaren Erri-dantza, 40 urteren ondoren berriz plazan
2015/11/24
Aupa Patxi, nik ez dut ikusi garai hartako bideorik ikusita, baina garai hartan ikasi eta 40 urte ondoren (2013an) dantzatu duten batzuk grabatuta ditut,eta albistean [...]
Oier Araolaza - Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928
2015/11/19
Aupa Etor, 1. Bai?? Benetan punta pijue era zuzenean altxatzen dutela iruditzen zaizu? Niri ez zait horrela iruditzen. Ez nuke esango, ezta ere, bi denboratan [...]
Oier Araolaza - Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928
2015/11/18
Dantzarien arteko distantziari buruz, horren antzeko erreferentzia, oraindik nabarmenagoa gainera, Oñatiko Korpus dantzena izan daiteke. Oñatiko plaza oso handia izan arren, zortzi dantzari eta kapitainaren [...]
Oier Araolaza - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juan Antonio, Argia dantzari taldea, eta euskal dantzaren familia osoari! Ondo merezitako saria!