Orain arteko ekarpenak
Maitaldia abiatzeko prest
2002/08/30
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Baigorriko Arrolak 60 urte
2002/08/19
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
2002/07/26
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7.
zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
2002/07/21
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
2002/07/14
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
2002/06/28
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
Dantza ikastaroak UEUn
2002/06/06
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Gorpuzti Eguna
2002/05/31
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
2002/05/16
Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.
Dance-en berpizkundea
2002/05/13
Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - SGAEk musika tradizionalagatik kobratzen du
2009/01/13
SGAEri buruz Vaya Semanitakoek egindako esketx ona: http://www.youtube.com/watch?v=SvCbMJNUS5A&feature=related
Anonimoak - Dancilla Youtubera heldu da
2008/12/09
Kaixo Kaitxu, Dantzan.com-en foroa posta zerrenda da. Horrela erabaki genuen bere garaian eta momentuz ez dugu aldatzeko arrazoirik ikusten. Funtzionamendu eta aukera desberdina dute web [...]
Anonimoak - Dantzan.com-i esleitu zaio Gipuzkoako Diputazioaren dantza formaziorako aholkularitza deialdia
2008/11/13
Kaixo Joseba, Gipuzkoako DAntzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteekin koordinazio lana egitea gure proiektuaren egitasmoan jasotzen da, baina hori oraindik ez da gauzatu. Lan horrekin hasten [...]
Anonimoak - Baserriz baserri talai-dantzarien atzetik
2008/02/12
Talai dantzariekin baserri batzuetako bidean ibili ahal izatea zorte handia da guretzat. Eskuzabalik hartu gaituzte eta dantza tradizionalen beste aurpegi bat, izugarri ederra gainera, ezagutzeko [...]
Anonimoak - Zirtzilen estetikaz
2008/01/21
Mundiala Antton, hau gozatua hartu dudan zure testua irakurtzen, ederra benetan! Eta arrazoiz betea. Baserritarrak mozorrotzean jantzi eta bizi egin izan dute, mozorroaren ibilkera eta [...]
Anonimoak - Azkaindarrak, jauzi eta ebats!
2007/10/20
Kaixo Sebastien, guk bi diska erosi genituen eta biak ere ondo daude. Mutxikoen urratsak ongi entzuten dira. Eskerrikasko!
Anonimoak - Zaldibia-Iruñea oinez orain 150 urte bezala
2007/10/12
Aupa Patxi, aspaldiko bai!! Pozten naiz dantza-kontuak erabat ahaztu ez zaizkizula ikusteaz!! Askotan komentatzen dugu, dantzari ibilbidea osatuta, eta beste kontu batzuekin jarraitzeko, dantzari aktibo [...]
Anonimoak - Zaldibia-Iruñea oinez orain 150 urte bezala
2007/10/10
Niri ere oso ideia polita iruditzen zait. Lagunarteko txango-emanaldi modura antolatu duten itxura dauka, baina kanpora begira ere oso ekimen interesgarria da, ohikotik ateratzen dena. [...]
Anonimoak - Arkaitz Añorgako dantzariak nagusi Cantonigrós-en
2007/07/29
Hasteko Zorionak Añorgako dantzariei. Ez daukat zalantzarik beraien maila bikaina izango zela. Arkaitz, niri ere sortzen zaizkit zalantzak dantzak puntuatzerako orduan. Baina ez zuk aipatzen [...]
Anonimoak - Gasteizen ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna
2007/07/29
Bai, egia esan bitxia da EDBk Interneten daraman politika. Webguneak sortu eta sortu, baina badirudi bakoitza bere kasa ari direla eta esango nuke batzuk nahiko [...]