Orain arteko ekarpenak
Maitaldia abiatzeko prest
2002/08/30
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Baigorriko Arrolak 60 urte
2002/08/19
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
2002/07/26
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7.
zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
2002/07/21
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
2002/07/14
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
2002/06/28
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
Dantza ikastaroak UEUn
2002/06/06
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Gorpuzti Eguna
2002/05/31
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
2002/05/16
Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.
Dance-en berpizkundea
2002/05/13
Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Ezpalak 2010 Baztandarrak: Aunitz urtez eta zazpi jauzi zaharra
2010/06/11
Bai eta "mutxikoak" zer dira ba? Eta Lesakako ezpata-dantzariek non dute ezpata? Eta kaskarots-matelota-sardinerak dantzatzen duten guztiak arrain-saltzaileak dira? Maskaradetako kauterarena egiteko nenetako Kalderash ijitoa [...]
Anonimoak - Kutxaren Fototekako eta Aranzadiren bildumak GureGipuzkoan
2010/06/03
Bai, benetan "perla" da! Bide batez, zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrak denon eskura jarritako perla guzti hauengatik! Orain urte batzuk ibili nintzen Kutxa [...]
Anonimoak - Oskorriren proiektu berria: Gipuzkoako Dantza Galduak
2010/04/28
Besteak beste, egunotako bideoen protagonista dugun Jean Michel Guilcherrek ere eman zuen Baztango mutil-dantzen, jauzien eta Gipuzkoako doinu-zaharren artean dauden doinu kidetasunen berri. "baztandarrak" mutil-dantza [...]
Anonimoak - Buenafuente: Iñaki Zuloaga aurreskua ikasten
2010/04/12
Estereotipoekin jolasten dute, eta ustez zerbait graziosoa da, baina nik ez diot grazia inon topatzen. Neu ote nago mikaztuta?
Anonimoak - Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan
2010/04/09
Eskerrikasko Iñaki. Ez nuen ezagutzen Marx Anaien filmeko dantza-pasarte hori eta benetan ikusgarria da! Esango nuke Lyndy Hop-aren hastapenak antzematen direla hor.
Anonimoak - Joxemiel Bidador hil da
2010/03/02
Kolpe izugarria da. Euskal dantzei buruz gehien zekien lagunetako bat izateaz gain, lankidetzarako eta laguntzeko prest izaten zen beti Bidador. Dolumiñak eta besakarda handi bat [...]
Anonimoak - Jon Ugarrizak dantza pieza berria sortu du Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi baterako
2010/01/29
Kontxo, ez zait inoiz okurritu erantzunetan hmtl-a erabiltzea. Uste nuen laukitxo hauetan testu hutsa bakarrik jarri zitekeela. Deskubrimendu ona Aritz! Ea esaldi hau bigarren parrafoan [...]
Anonimoak - Jaiak eta generoa aztergai Gipuzkoan
2010/01/29
Orain egun batzuk izan genuen ikerketa honen berri Berriaren bidez, interesgarria iruditu zitzaidan eta txosten osoa aztertzeko denbora hartu dut. Pena handia hartu dut ikerketaren [...]
Anonimoak - Larrainek emanen ditu 2010. urteko Maskaradak
2010/01/14
Kaixo Amaia, normalean igandetan izaten dira maskaradak salbuespen batekin, Maulen larunbatetan egiten baitira. Baina aurtengo maskaraden egutegia ez dago aurreikusita Maulera bisitarik, eta ondorioz, igandetan [...]
Anonimoak - Larrainek emanen ditu 2010. urteko Maskaradak
2010/01/11
Kaixo Aitor, dantzan.com-en bertan duzu informazio hori guztia. Sartu zaituz orri nagusira (dantzan.com) eta ikusiko duzu horri buruzko informazioa. Urtarrilaren 17ko maskaradak Larrainen izango da.