Orain arteko ekarpenak
Euskal Baleta Kulturaren Euskal Planean
2003/06/18
Zaila gertatzen zait hitzez adieraztea dantzari dagokion txostena irakurri ondoren sortu zaidan ezinegona eta sumindura. Ezin nezakeen imajinatu Kulturaren Euskal Plana izenburu handiko ekimenaren abiapuntuan, dantzaren alorrean behintzat, horrelako txosten kaskar eta hutsala azaltzea.
Dantzaren inguruko ikastaroak Bilbon
2003/06/10
Artea eta Kultura jardunaldiak antolatu ditu uztailerako Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateak. Hainbat gai eta ikastaroren artean dantzaren inguruko zenbait ikastaro interesgarri ere eskaintzen dira.
Aiert Beobidek irabazi du Pasaiako Aurresku Txapelketa
2003/06/02
Aiert Beobidek eskuratu du Pasaian jokatutako aurresku txapelketa. Bigarren aldiz eskuratu du txapel hori, 2001ean eskuratu baitzuen baita ere.
Dantzaz egitaraua abian
2003/05/15
Ballet Biarritz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak abian jarri dute Dantzaz egitaraua. Gaur hasi eta maiatzaren 25 bitartean dantzaren inguruko hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta ikastaroak eskainiko dira. Egitarua hemen:
Maite Egiguren hil da
2003/05/08
Maite Egiguren dantza irakaslea hil da atzo auto istripuz. Uruñuelaren ikasle izandakoa, dantzari, eta dantza-irakasle izan da Maite Egiguren eta Errenteriako Dantza Eskolan irakasle zen hil den arte.
Bizkaiko Dantzari Eguna Basaurin
2003/05/08
Bizkaiko XXIII. Dantzari Eguna ospatuko da igande honetan Basaurin. 72 dantza taldetako 3.500 dantzari elkartzea espero ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak Basauriko Artunduaga kiroldegian.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2003
2003/04/28
Apirilak 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero. Aurten Mats Ek koreografo suediarrak idatzi du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Honelaxe dio:
Hemen dira Inauteriak!
2003/02/27
Zenbait herritan urtarrileko erdikaldetik hasita badaude ere 2003ko inauteriak ospatzen, herri gehienetan aste honetan iritsiko dira inauteriak. Hemen dituzu data horietako batzuk:
Inauteriak 2003, zenbait data
2003/02/06
Hona hemen 2003ko inauteriak ikusteko zenbait data eta toki interesgarri:
Puska biltzea Behobia eta Bidasoan
2003/02/06
Martxoaren 1ean, inauterietako larunbatean, aterako dira Eraiki dantza taldeetako kideak urteroko "Puska biltzea" egitera Behobia eta Bidasoako auzoetan.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Lucia Lacarra dantzaren gailurrean
2003/01/03
Monaco Dance Forum antolatzen ditu Nijinsky sariak eta 150 kazetarik eta 60 dantza adituk hautatzen dituzte saridunak. Publikoak ere eman dezake bere iritzia internet bidez [...]
Anonimoak - Zuberoako Maskaradak abiatzear
2003/01/03
Sohütako Maskaradei buruz Allande Sokarros-ek Euskaldunon Egunkariarako idatzitako artikulua hemen.
Anonimoak - Sohütan abiatuko dira 2003ko maskaradak
2003/01/02
Mila esker Allande, egin ditugu zuzenketak eta Euskaldunon Egunkarian argitaratuko duzun artikuluaren zain gaituzu orain. Ondo segi!
Anonimoak - San Juan jaiak
2002/06/21
Eibarren San Juan egunean, ekainaren 24an, gaueko 23.30etan dantzatzen da soka-dantza edo aurreskua Untzaga Plazan. Kezka Dantza Taldeko dantzariak, Eibarko Udalaren txistulariak eta Udal-batza, hau [...]
Anonimoak - Bi maskarada aurten Zuberoan
2002/01/07
Allande Sokarros-ek aurtengo Maskaradei buruzko erreportajea argitaratu du Euskaldunon Egunkarian. Irakurri hemerotekan
Anonimoak - Irungo aurresku txapelketa
2001/12/18
Kemen-eko Patxi Pagolaren bidez iritsi zaigu txapelketaren emaitza: 1. Aiert Beobide 2. Jon Maya 3. Ibon Huarte Ikusi erantsitako artxiboan irabazlearen argazki bat.