Orain arteko ekarpenak
Nacho Duatoren Txalaparta Bilbon
2003/10/14
La Fundicion-eko taldeak "Dantzaldia" izeneko egitarua prestatu du aurten ere Bilbon eta goi mailako dantza ikuskizunak eskainiko dira bertan: Farruquito, Danza Hoy eta Nacho Duatok zuzendauta Espainikoa Dantza Konpainia tartean. Txalaparta koreografia erakutsiko du Nacho Duatok.
Dantzak elizetan debekatu?
2003/10/02
Vatikanoak prestatu duen testu zirriborro batek elizetan egiten diren hainbat gehiegikeria debekatzeko asmoa agertu du, tartean txaloak, neskatilek monagillo egitea eta... dantzak.
Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/09/29
Aurtengo udan AEBtako kazetari bat Bilboko Aste Nagusian izan da eta euskal dantzak ikusi zituen Plaza Barrian. Gauza bitxiak esaten ditu ikusitako dantzariei buruz.
Gipuzkoako dantzak CDa argitaratuko du EDBk
2003/09/11
Elkar diskoetxeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak "Gipuzkoako dantzak" CD bikoitza plazaratuko dute azaroan. Bertan Gipuzkoako dantzen doinuak plazaratuko dira dantza taldeek erabil ditzaten.
Dantza eta Musika tradizional ikastaro eskaintza zabala Ikasfolken eskutik
2003/09/10
BilbaoMusika zentroak Ikasfolk ikastaro multzoa jarri du abian dantza eta musika tradizionalaren inguruko hainbat eskaintzarekin. Dantzari-dantza, soka-dantza, jotak eta kontradantzak ikasteko aukera izango da eta baita trikitixa, txistua, alboka edo biolinarekin lotutakoak ere.
Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2003
2003/09/01
Abuztuaren 11an argitaratu da Eusko Jaurlaritzak dantza sustatzeko ematen dituen diru-laguntzen deialdia. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpenan, EAEtik kanpo egitekoak diren bira artistikoak eta prestakuntza ikastaro eta tailerrak egiteko eskaintzen dira diru-laguntzak.
Agur Txilibrin
2003/08/02
Uztailaren 30ean hil da Txilibrin, molde zaharreko azken albokaria. Albokari bezala nabarmendu zen batez ere Txilibrin, baina dantzariok ere baudakagu zorrik Igorrekoarekin.
Izena duen guztia omen da... Aukeranen lan berria
2003/07/08
"Izena duen guztia omen da" izenburua du Aukeran dantza konpainiak estreinatuko duen ikuskizun berriak. Uztailaren 12an, Donostiako antzerki ferian estreinatuko da ikuskizuna.
Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia
2003/07/03
Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdiaren egitarua prestatu du dagoeneko. Serbiako Djido eta Mexico-ko Tenochtitlan taldeek parte hartzen dute Galdakaokoekin batera Bizkaian egingo diren 7 jaialditan:
Murixka dantza taldearen webgunea
2003/07/03
Lezoko Murixka Dantza taldeak taldeari buruzko webgunea jarri du martxan. Historia, Ekitaldiak, Txapelketak, Irteerak, Argazkiak eta Kontaktuak izeneko atalak aurki daitezke bertan. Helbidea: http://murixka.galeon.com
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Ez da tradiziorik sorkuntzarik gabe...
2009/12/01
Dantzari buruzko gogoeta lan espezifiko batzuk aipatu ditut lehen, baina hausnarketa orokorrago baterako oso mamitsua da adibidez Antton Luku-k ateratako Euskal Kultura? liburua. Oso oso [...]
Anonimoak - Ez da tradiziorik sorkuntzarik gabe...
2009/11/29
Tradizioari errespetua baino tradizioaren aberastasunarekin entretenimendua da batzuk daukaguna. Hain da mamitsua eta anitza, nahi adina material dagoela ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko. Adibidez, laster ditugu [...]
Anonimoak - Ez da tradiziorik sorkuntzarik gabe...
2009/11/29
Kaixo Gorka, ez dakit oso ondo ulertu dudan zein ote den zure mezuaren mamia, baina saiatuko naiz gauza batzuri erantzuten, bizkaieraz egiten dugun Gipuzkoako ertz [...]
Anonimoak - Haur-folklorea ala folklorearen infantilizazioa?
2009/10/28
Kaixo Gorka. Gogoetak eta perspektiba berrien planteamenduak interesez jarraitzen ditugu askok, eta zenbait tokitan azken urteotan hainbat ausnarketa eta aldaketa gertatzen ari dira. Horien eragina [...]
Anonimoak - Goizaldi "Diez fusiles esperan" filmean dantzan
2009/10/22
Bitxikeria bat. 1959ko pelikula honetan dantza bukaeran txistulariek jotzen duten biribilketa doinua (54 segundotik aurrera) Joselitoren "Pedrito Andia" filmean Joselito berak kanturako darabilen bera da [...]
Anonimoak - Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962
2009/09/20
Eskerrikasko informazioagatik Orkatz. Paraje menditsu ederra zela ikusten da eta nik Jaizkibel edo horrelako inguru bat inzago zela pentsatzen nuen. MIla esker informazioa osatzen laguntzeagatik!!
Anonimoak - Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962
2009/09/07
Elkarrizketak ez du alperrikaldurik... "Venga vamos a bailar", "No se bailar", "Yo tampoco. pero vamos a ver que sale". Eta gero: "Muy bien, pero si [...]
Anonimoak - Aurreskiller kill kill!
2009/09/03
Txomin, ideiarik ere ez. Ez dakigu bideojokoa den ere. Onena hemen galdetzea duzu: http://www.myspace.com/aurreskillers
Anonimoak - Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena
2009/07/28
Atzo haserre itzuli nintzen Ordiziatik. Santaneroen esku-dantza ikustera joan ginen (dantzan.com-en argitaratu dugu horren berri) eta paparazzien jarrerarekin sututa itzuli nintzen. Kirston malaletxea sartu zitzaidan [...]
Anonimoak - Inauteri dantzak Lizartzan
2009/02/10
Bideoa 2004. urtekoa da. Garai horretan Joseba Egibar zegoen Lizartzako alkate, eta zenbaitek EAJren espainolkeria salatzeko jarri omen zuten piparpotoa Udaletxean, inauteriak zirela aprobetxatuz. Kuriosoena [...]