Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ilunpean soka-dantzan

2007/07/11

Urtean zehar egiten ditugun ekitaldien artean ziur aski San Juan eguneko soka-dantza izango da argazkiak ateratzeko baldintza kaskarrenak dituena. Untzaga plaza oso handia da, gaueko 23.30etan ilun dago eta plazako farolak ez dute argi handirik ematen, eta dantzariak lerro luuuzeetan antolatzen ga...

Gehiago irakurri

Pauliteiroen erresumara goaz

2007/07/05

Portugalen, Miranda do Douron Pauliteiroen nazioarteko jaialdi batean parte hartuko dugu asteburu honetan.“ Festival Internacional de Pauliteiros ” jaialdia egingo da asteburuan Miranda do Douron eta bertan dantza egitera goaz. Arrateko Amaren dantzak aurkeztuko ditugu bertan uztailaren 7an, lar...

Gehiago irakurri

Bai bizi, bai bizi, eta biziko ere!

2007/06/28

Aurten bai, aurten eguraldia lagun joan zen aurrera Eibarko Dantzari Eguna. Kezka Dantza Eskolako ikasleentzat kurtso bukaerako jaialdi nagusia izaten da emanaldi hau, eta Kezka dantza taldeko dantzarientzat urtean zehar prestatutako errepertorio nagusia jendaurrean aurkezteko data. Aurten Lapurdiko...

Gehiago irakurri

Ekaineko protokoloak

2007/06/19

Klub Deportiboko Finalista Eguna ospatu zen Arraten ekainaren 3an. Mendiko finalistei dominak banatzen zaizkie ekitaldi nagusian. Enrike Izagirreri tokatu zitzaion agurra dantzatuz mendizaleak omentzea. Kezkako Andoni Altzibar eta Iñaki Barua txistulariak aritu ziren jotzen. Ekainaren 8an eman zit...

Gehiago irakurri

Hiru baserri asteburu bakarrean

2007/06/13

Urteak pasa daitezke El Caserio zarzuela batean dantza egitea egokitu gabe eta hara asteburu bakarrean hiru tokatu zaizkigu! Bat Eibarren, Coliseo antzokian eta bi Malagan, Teatro Cervantes-en. El Caserio Eibarren Bilboko Ensanche abesbatzak ekarri du Jesus Guridiren zarzuela famatua Eibarko C...

Gehiago irakurri

Makila bat mesedez!

2007/06/05

Asteburu bakarrean apurtutako makila kopurua ez zen makala izan. Larunbatean elgoibartarrek hautsi zituzten hiruzpalau, baina igandean Cortes-ekoek ezpelezko makilak (nork zioen ezpelezkoa ez direla apurtzen??) hausten hasi zirenean ez zen hura geratzerik izan. Portugaldarren makilak besteonak halak...

Gehiago irakurri

Euskaltzaindia eta ezpata-dantza

2007/06/05

Mikel Zalbidek Euskaltzaindiarako sarrera hitzaldia irakurri zuen joan den larunbatean, ekainaren 2an Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusian. Ekitaldi hasieran ezpata-dantza egin genuen. Elgoibarko Haritz, Añorgako Arkaitz, Debako Gure-Kai eta Eibarko Kezka dantza taldeko dantzar...

Gehiago irakurri

The Basque Children

2007/05/31

Egun batzuk pasa dira baina oraindik bizi-bizi ditugu Southmaptonera egindako bidaiak piztu dizkigun sentsazioak. Kezka dantza taldeko lau dantzari eta Elgoibarko Udalaren taldeko bi txistulari Southampton-en izan dira bertako Basque Children of ´37 elkarteak antolatutako omenaldi ekitaldian....

Gehiago irakurri

Souhampton-era, gerrako umeei dantza egitera

2007/05/24

1937an, gerratik ihesi, Euskal Herritik Ingalaterrara bidali zituzten ume asko eta asko. 1937ko maiatzaren 21an, milaka haur sartu zituzten 'Habana' ontzian, eta Santurtziko portutik abiatu zen itsasontzia. Southampton -en lehorreratu ziren umeak eta bizitza berri bat hasi zuten Ingalaterran. ...

Gehiago irakurri

Makila-dantzen jaialdia Iruñean

2007/05/24

Makila-dantzen nazioarteko jaialdian, maiatzaren 19an, larunbatean, Iruñean eta Eibarren zeuden aurreikusita ekitaldiak, eta beraz taldea bitan banatu behar izan genuen: batzuk Iruñera eta besteak Eibarren. Eibarko argazkiak ez ditugu prest oraindik, eta beraz Iruñeko bueltaren kronikarekin hasik...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com