Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Eibarko Udalak Txopitea eta Pakea saria emango dio Kezkari

2008/11/12

Eibarko Udalak erabaki du Jorge Oteizak sortutako Txopitea eta Pakea saria ematea Kezka dantza taldeari 50 urteko ibilbidean egindako lanagatik. Oroigarria larunbatean, Saria bete dantza jaialdian bertan emango diote Miguel de los Toyos Alkateak eta Maria Jose Telleria Kultura zinegotziak Kezka da...

Gehiago irakurri

Saria bete dantza Coliseoan

2008/10/28

Aipatu genuen apirilean , aurten Eibarko Klub Deportiboko dantza taldea, gerora Kezka izena jaso zuena, sortu zenetik 50 urte betetzen zirela. Urte bete-betea izaten ari gara (Inauterietan koko-dantzak , Axeri-boda ikuskizuna, York-en Sword Spectacula r jaialdia, Utahkoen bisita ,... ) eta pro...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzak axerien ezteietan

2008/10/03

Antzokiek berez magia berezia badute, zer esan Antio moduko baseliza ederra antzoki bihurtuta? Ikuskizunik gabe ere gustura egon daiteke bat bertan eserita, harriei eta egurrei begira. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko " Ezpata-dantzak eta Ezteiak " ikuskizuna zuzendu zuen Juan Ant...

Gehiago irakurri

Felix Bergarari omenaldia Azitainen

2008/10/03

Felix Bergara apaizak 40 urte bete ditu apaiz egin zenetik Azitaingo bere lagun eta auzotarrek omenaldia egin zioten pasa den irailaren 28an. Andoni Altzibar txistulari, Iñaki Barua atabalarekin, eta Enrike Izagirre dantzari, ezpata-dantza dantzatu zuten mezan eta Agurra eskaini zioten irteeran ...

Gehiago irakurri

Haritz eta Kezka Aiastian, 2008ko San Migeletan

2008/10/01

Aspaldiko urteetan ohiko emanaldia du Haritz-ek Elgoibarko Aiastia auzoan, San Migel jaietan eskaini ohi duena. Iaz bezala, aurten ere beraiekin batera dantza egitera gonbidatu gaituzte elgoibartarrek. Auzoko dantzariek, sanmigeldarrek hasi zuten emanaldia agurra dantzatuz. Ondoren Kezkako d...

Gehiago irakurri

A wonderful team from the Basque Country

2008/09/26

Stephen Corrsin, nazioarteko ezpata-dantzen inguruko ikertzaile eta adituak, maiatzean York-en ospatu zen Sword Spectacular jaialdiaren kronika idatzi du AMN aldizkarirako, eta Kezka dantza taldearen aipamen berezia egin du. "Euskal Herriko talde zoragarria" eta "beraien dantza ikusgarria zen" id...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzak eta ezteiak Zumarragan

2008/09/26

Ezpatek eta axeriek bat egingo dute igandean Zumarragako Antioko baselizan. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko "Ezpata-dantzak eta Ezteiak" ikuskizuna eskainiko da Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean. Zumarragako ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantza, biak ikusi ahal iz...

Gehiago irakurri

Arratetik Igartzara ezpata-dantzan

2008/09/24

Arrate egunaren ondoko lehen igandea Kofradia eguna izaten da Arraten. Irailaren 14an egokita da aurten, eta igande horretan emanaldi bikoitza egokitu zaingu. Izan ere, orain urtebete Aurtzaka dantza taldearen eskutik Igartzako dantzarien eguna jarri zen abian Beasainen. Kofradia eguna Arraten Bat...

Gehiago irakurri

Galdakaoko dantzariak Arraten 40 urte ondoren

2008/09/19

Ohi bezala, irailaren 8an, ospatu ditugu Arrate eguna eta Arrateko Amaren dantzak. Aurten astelehena egokitu da, astelehen eguzkitsu eta ederra, eta dantzak giro bikainean eta gonbidatu berezikien zelairatu dira. Goizean goiz iritsi ginen denok Arrate gainera, eta ohitura denez, zelaian, belardia ...

Gehiago irakurri

Hamalau apostoluak dantzan

2008/09/10

Donostiako Musika Hamabostaldiak enkargu berezia egin zion Juan Antonio Urbeltzi. Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Arantzazun, elizaren atarirako berak egin zituen apostoluen aurrean egiteko dantza emanaldi bat. "Apostoluen dantza" osatzeko, bi o...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com