Arratetik Igartzara ezpata-dantzan

2008/09/24
Arrate egunaren ondoko lehen igandea Kofradia eguna izaten da Arraten. Irailaren 14an egokita da aurten, eta igande horretan emanaldi bikoitza egokitu zaingu. Izan ere, orain urtebete Aurtzaka dantza taldearen eskutik Igartzako dantzarien eguna jarri zen abian Beasainen.

Kofradia eguna Arraten

Batzuk autobusa kargatu eta igande goizean Beasainerako bidea hartzen zuten bitartean, beste batzuk Arratera bidean jarri ziren berriz ere. 2008-09-14_Arrate-Kofradia-eguna-Maika 010 Kofradia eguna Arraten, eta beraz, meza 11.00etan eta dantzariak lanean. Ane Sarasketa eta Enrike Izagirre arduratu ziren Arrateko lanetaz. Mezan Arrateko ezpata-dantza dantzatu ondoren prozesioa abiatu zen eliza ataritik. Kofradia egunean zelaitik egiten da prozesioa eta Eibarrera begira errezoa egin ondoren, eliza atarian egin zioten dantzariek berriz ere ezpata-dantza Arrateko Amari.

Beasainen, plazatik Igartzara

Bitartean, gainontzekoak Beasainera iritsi eta Igartzako burdinolan aldatu genituen jantziak. Igartzako ingurune ederra bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen, ostatua, dorretxea, zubia, ola, ermita eta burdinola. Beasaingo plazan elkartu ginen Igartzako dantzariekin. 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 032 Elkarrekin argazkia egin eta behinola Eibartik Beasainera eramandako musika-kioskoaren alboetatik atera zen kortejoa Igartzara bidean.

Igartzako ezpata-dantza aurretik eta Arrateko ezpata-dantza atzetik, urratsa markatuz eta zubiak eginez iritsi ginen Igartzara. Igartzako ezpata-dantza dantzatu zen bertan lehenik eta behin, eta Arratekoa ezpata-dantza ondoren. Igartzakoek doinu alai batekin egindako joan-etorrien ondoren, Arrateko trokeo-dantzak egin eta bukatu ziren goizeko dantza kontuak. Elkarrekin bapo bazkalduta sinatu genuen bi dantzari kofradien arteko harremana.


2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 206 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 046 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 038 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 056 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 057 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 097 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 163 2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 078
matx
matx
2008/09/25 08:49
Zelako argazki politxak!!