Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Axuri-beltza argazki-kronika

2010/02/12

Emanaldi berezia izan zen abenduaren 4an Victoria Eugenia antzokian egindakoa. Argia dantzari taldeak bere sorkuntza ibilbideari heldu ziola 40 urte ospatzen ziren, eta Axuri-beltzaren sorkuntza eta haren ondotik etorritako guztiak ospatzeko jaialdi berezia gidatu zuen berriz ere Juan Antonio Urbelt...

Gehiago irakurri

koko-eskearen lehen argazki sorta

2010/02/09

Iñakik koko-dantzen lehen argazki sorta aurreratu digu. Euria egin zigun goiz partean, baina gu ia enteratu ere ez... Aitxitxa Juanitok esaten zuen moduan, "zer ete dan gaztia izatia, euria ein eta busti ez". Bai euripean eta bai aterri zegoenean ere, ze ondo pasa dugun!

Gehiago irakurri

Hemen gabiltza, koko-dantzan eta koko-eskean

2010/02/06

Hemen jarrai dezakezu koko-eskea nondik nora dabilen. Coveritlive tresnari sakatu eta azken nobedadeak ikusiko dituzu. Zerbait esan nahi badiguzu ere bertan idatzi dezakezu (facebook, twitter edo myspace kontuetako nick-ak erabili ditzakezu logeatzeko). Koko Dantzak ...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2010: Mandiola eta Agina aldera goaz

2010/01/29

Datorren otsailaren 6an aterako gara koko-dantzan eta koko-eskean. Arrate-balle, Gorosta eta Mandiola auzoetako baserriak bisitatu ditugu aurreko urteetan, eta aurten Mandiola osatzeko falta zaizkigun 4 baserri eta Agina aldekoak bisitatuko ditugu. Koko-dantzariek makila-dantza egiten dute baserr...

Gehiago irakurri

San Antonetan soka-dantza Azitiainen

2010/01/20

San Anton eguna igandea tokatu da aurten, eta beraz, jai egun nagusiarekin bat egin du festak urtarrilaren 17an Eibarko Azitain auzoan. Meza nagusian txistuarekin lagundu zuten ofertorio garaian Andoni Altzibar eta Roberto Altzerrekak, eta ondoren, konsagrazio ostean ezpata-dantza egin zuen Oier Iba...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta urrezko domina andereñoentzat

2009/12/17

Ikastoletako lehen andereñoak omendu nahi izan ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez. Gipuzkoako ikastoletan aritu ziren lehen andereñoak elkartu ziren bart Donostian, Diputazioaren egoitzan errekonozimendu eta omenaldi hori jasotzeko. 80 andereino inguru bildu ziren ekital...

Gehiago irakurri

Axuri-beltza Victoria Eugenia antzokian

2009/12/01

Ostiral honetan, abenduaren 4an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango gara Juan Antonio Urbeltz-ek eta Argia dantzari taldeak zuzendutako Axuri-beltza ikuskizunean. 2009. honetan bete dira 40 urte Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik Jaurrietako Axuri-beltza sortu zutenetik. Urteurre...

Gehiago irakurri

Zaparrada eta zaparrada artean ostarte bat

2009/11/30

Azaroaren 30ea ospatzen da San Andres, Eibarko patroiaren eguna, nekazal azoka, musika eta dantzarekin, eta garaiotan ezinbestekoa denez, baita euriarekin ere! Iragarpenak txarrak ziren, eta bete egin dira, euria goian behean egin du goiz osoan, eta eguerdiko 12:00etan, Jainaga eta Narbaiza trikiti...

Gehiago irakurri

Ertza konpainiaren Look ikuskizuna Eibarren

2009/11/02

Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiak Look ikuskizuna aurkeztuko du datorren azaroaren 13an Eibarko Coliseo antzokian. Hiru dantzarik, Pilar Andres, Carla Fernandez eta Asier Zabaletak berak, gure gizartean itxurak duen garrantziaz gogoeta egingo dute, dantzaren bidez, eta etengabe pant...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak bosgarrenez

2009/10/08

Konturatu gabe pasa dira bost urte. 2005ean, Arrateko Amaren dantzak martxan jarri genituenean, aurkezpen batzuk egin genituen , eta aurkezpen haietan esaten genuen gure konspirazioaren helburua zela 5 urte pasata, Arraten ikusleren bati dantzengatik galdetu eta "tradizionalak" zirela erantz...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com