Dokumentuaren akzioak
Axuri-beltza Victoria Eugenia antzokian
2009. honetan bete dira 40 urte Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik Jaurrietako Axuri-beltza sortu zutenetik. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko du Argia dantzari taldeak Axuri-beltza izena du ikuskizunak eta Argiaren ibilbideko zenbait dantzez gain zenbait lan berri ere eskainiko dituzte.
Argiako dantzari eta musikariez gain, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz, eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariek hartuko dute parte. Denera 80 bat lagunek. Eibarko Kezka dantza taldeko 26 dantzarik parte hartuko dute ikuskizunean eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeko beste 11ak. Beraz, Debabarrenako ordezkaritza zabala izango da Victoria Eugeniaren oholtza gainean.
Horra jaialdian parte hartuko duten Kezka eta Haritz taldeetako dantzarien zerrenda: Aiert Ibarbia, Ainhoa Larrañaga, Ainhoa Lendinez, Amaia Rodriguez, Anartz Fernandez, Ander Fernandez, Ander Garitaoniandia, Ane Urresti, Cristina Conde, Eider Agirrebeña, Ekhi Zugasti, Eneritz Diez, Enrike Izagirre, Esther Kareaga, Irati Carballo, Irati Kortabitarte, Izaskun Alberdi, Jael Lizundia, Jokin Salegi, Jon Lizarralde, Joseba Aranzabal, Josu Espila, Josu Garate, Luken Aranburu, Lurdes Odriozola, Maider Otaola, Malen Ulazia, Mikel Elustondo, Mikel Olaizola, Oier Araolaza, Oier Ibarbia, Oihane Llorente, Olaia Gabirondo, Unai Agirre, Unai Lizarralde, Unai Txurruka, Zuriñe Torre.
Axuri-Beltza
- Abenduaren 4ean, 20:00
- Donostiako Victoria Eugenia antzokian
- Zuzendaria: Juan Antonio Urbeltz
- Musika zuzendaritza: Marian Arregi
- Dantza taldeak: Argia, Duguna, Haritz eta Kezka
Oso sarrera gutxi geratzen dira salgai, baina badira bakar batzuk oraindik http://www.generaltickets.com helbidean.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19