Orain arteko ekarpenak

Abiatu da tradizio berria

2005/09/19

Goizean goizetik euria izan genuen Arrate egunean. Goizeko 11.00etarako jantzi eta dantzarako prestatu ginen. Taldeko argazkia egitera irteteko asmoa geneukan, baina euriak ez zuen atsedenik hartzen. Udalekuan aldatu ginenez, azkenean, udalekuko balkoian bertan egin genuen argazkia, siri-miria ere ...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak prest

2005/09/02

Irailaren 8an aurkeztuko dira Arraten azken urteotako azterketa eta prestaketen ondoren Amabirjinaren omenezko dantzak. Azken urteotako erronka garrantzitsuena izango da aurkezpen hau Kezka Dantza Taldearentzat. Hainbat urtetako dokumentazio lana, tradizioaren, koreografien, musiken eta jantzien az...

Gehiago irakurri

Bero-bero Dantzari Egunean

2005/06/20

Meteorologoek iragarri bezala eguzkiak errukirik gabe jo zuen larunbatean. Eibar futbol taldearen azken partida erabakigarriarekin ez bat egiteko eguerdian egin genuen Eibarko Dantzari eguneko saioa, eguzki galdatan zegoen Untzaga plazan. Plazako beroa bera gutxi balitz, Jainaga trikitilaria ...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak Dantzari Egunean

2005/06/14

Arrate egunerako prestatzen ari garen dantzen aurrestreinua egingo dugu larunbat honetan ospatzen duen Eibarko Dantzari Egunean. Irailaren 8an, Arraten izango dute dantza hauek estreinaldi ofiziala, baina Arratera iritsi orduko dantzak ondo prestatuta daudela ziurtatzeko Dantzari Egunean, Untzaga p...

Gehiago irakurri 2

Abaltzisketako kolorea Euskal Jaian

2005/05/29

Abaltzisketa eta Lizartzako inauterietako dantzak egin ditugu Eibarko 40. Euskal Jaian. Kezkako dantzariak eta dantza eskolako ikasle guztiak Abaltzisketako inauterietan erabili ohi diren zapi koloretsuekin apainduta kaleratu gara. Urkizutik Untzagara bitarteko kalejira makilak elkar-joz ...

Gehiago irakurri

Maiatzeko asteburu bete-betea...

2005/05/18

Maiatza dantzan aspaldiko izen batura da urtero errepikatzen dena. Pasa den asteburuan ere entretenimendurik ez da falta izan. Larunbatean Musikaldia, Euskal Herriko Musika Eskolen jaia ospatzen zen Elgoibarren eta arratsaldean Olaizaga kiroldegian ospatzen zen emanaldian parte hartu zuen Haritz Eu...

Gehiago irakurri 6

Soka-dantza Santa Kurutzen

2005/05/08

Santa Kurutzeko jaiak direla eta soka-dantza egin dugu Santa Kurutzeko ermita ederraren aurrean. Ohi bezala aurreskua, atzeskua eta zerbitzariak Kezkakoak ziren, eta soka auzotarrekin osatu dugu. Felix Elkoroiribe, aurtengo omenduetako bat joan da sokaren aurrealdean. Aiert Ibarbiak jardun du...

Gehiago irakurri 1

Aurkeztu dugu Arrateko dantzen proiektua

2005/04/24

Aspaldian zegoen martxan Arrateko Amaren dantzen proiektua, baina azken asteotan ofizialki aurkeztu dugu egitasmoa. Bi aurkezpen egin dira, bata Portaleako dantza gelan, Kezka eta Haritz-eko hainbat dantzariren aurrean. Apirilaren 7an egin genuen aurkezpen hori. Bigarren aurkezpena Portalea K...

Gehiago irakurri

Balentziagaren oroimenezko karreran

2005/04/04

Balentziagaren oroimenezko 34. txirrindulari proba entzutetsuan irabazleei agurra dantzatu genion atzo. Oier A.ri tokatu zitzaion eta Usartza txistularien bandak lagundu zuen. Karrerako garailea Victor Garcia izan zen. Oihartzun handiko garaipena izaten da afizionatuen mailan Eibarko karrera hau...

Gehiago irakurri

Dantza tradizio berri bat Arraterako

2005/04/01

Dantza tradizio berri bat sortzera goaz. Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an. Tradizioa eta berria kontrajarriak direla pentsa liteke, baina uste dugu tradizioak berezkoa duela berri izatea, eta sortuko ditugun dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke. I...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka - Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]

Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]