Orain arteko ekarpenak

The Basque Children

2007/05/31

The Basque Children
Egun batzuk pasa dira baina oraindik bizi-bizi ditugu Southmaptonera egindako bidaiak piztu dizkigun sentsazioak. Kezka dantza taldeko lau dantzari eta Elgoibarko Udalaren taldeko bi txistulari Southampton-en izan dira bertako Basque Children of ´37 elkarteak antolatutako omenaldi ekitaldian. ...

Gehiago irakurri

Souhampton-era, gerrako umeei dantza egitera

2007/05/24

1937an, gerratik ihesi, Euskal Herritik Ingalaterrara bidali zituzten ume asko eta asko. 1937ko maiatzaren 21an, milaka haur sartu zituzten 'Habana' ontzian, eta Santurtziko portutik abiatu zen itsasontzia. Southampton -en lehorreratu ziren umeak eta bizitza berri bat hasi zuten Ingalaterran. ...

Gehiago irakurri

Makila-dantzen jaialdia Iruñean

2007/05/24

Makila-dantzen nazioarteko jaialdian, maiatzaren 19an, larunbatean, Iruñean eta Eibarren zeuden aurreikusita ekitaldiak, eta beraz taldea bitan banatu behar izan genuen: batzuk Iruñera eta besteak Eibarren. Eibarko argazkiak ez ditugu prest oraindik, eta beraz Iruñeko bueltaren kronikarekin hasiko g...

Gehiago irakurri 2

Letra Galegoak 2007

2007/05/16

Urtero bezala Eibarko Letra Galegoetan izan da Kezka dantza taldea eta Os Galaicos Galizako etxeko dantzariekin batera emanaldia eskaini zuten pasa den maiatzaren 13an. Kezka dantza eskolako bi taldek parte hartu dute aurten, alde batetik Irati Kortabitartek eta Oier Ibarbiak zuzentzen duten neske...

Gehiago irakurri

Santa Kurutzeko soka-dantza 2007

2007/05/07

Maiatzaren 7an, Santa Kurutz ondoko lehenengo igandean, Kezka dantza taldeko dantzariok Eibarren Santa Kurutz auzoan soka-dantza egin ohi dugu urtero eta aurten ere han izan gara. Pedro Gisasola eta Angel Uranga auzotarrak omendu ostean hasi zen soka-dantza. Soka inguruko auzotarrek osatu zuten eta...

Gehiago irakurri

Gure Chesteko ibilerak

2007/05/03

Chesteko Udaleko ordezkariek bidalitako mezua irakurrita "La verdad es que todo el mundo que os vio se quedó alucinado, iban comentándolo por ahí...."  badirudi pozik geratu direla bertan eskainitako emanaldiarekin. Astelehen arratsaldean izan zen, Chesteko Udaletxeko plazan , eta Haritz eta Kezka...

Gehiago irakurri

Berotu motorrak, Chestera goaz eta dantzara

2007/04/24

Elgoibarko Haritz dantzari taldea eta Eibarko kezka dantza taldea , elkarrekin autobusean sartu eta Valentzia aldera, Chestera goaz dantza egitera maiatzaren 1eko zubi honetan. Moto eta kotxe karrerak egiteko zirkuitua duelako da ezaguna Cheste. Ricardo Tormo du izena zirkuitu horrek . Che...

Gehiago irakurri

Azken aldiko protokolo batzuk

2007/04/20

Hona hemen azken aldian izan ditugun protokolo batzuen berri: Urtero bezala Balentziagaren omenezko ziklismo proba jokatu da Eibarren. Afizionatu mailako proba da eta irabazleak datorren urtean profesionaletan aritzeko aukera izango du. Proba apirilaren 1ean jokatu zen eta oraingoan Aiert Ibarbiari ...

Gehiago irakurri

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñea eta Eibarren

2007/04/18

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia antolatu dugu datorren maiatzerako Iruñea eta Eibarren. Euskal Herria, Katalunia, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute Duguna eta Kezka dantza taldeak antolatutako jaialdi honetan. Aipatzekoa da The Britannia Coco...

Gehiago irakurri

Ireki da Coliseo antzokiaren teloia

2007/04/10

Zabaldu ditu Coliseo antzokiak bere ateak. Luze itxaron dugu, urte asko izan dira Eibarren herri erdigunean antzokirik gabe pasa ditugunak. Udalak herriko zenbait talderi proposatu zigun ekitaldi horretarako zerbait prestatzea. Sostoa abesbatza, Antzerki Maitaleak (lehen Teatro Interior), Usar...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka - Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]

Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]