Orain arteko ekarpenak

Arratetik Igartzara ezpata-dantzan

2008/09/24

Arrate egunaren ondoko lehen igandea Kofradia eguna izaten da Arraten. Irailaren 14an egokita da aurten, eta igande horretan emanaldi bikoitza egokitu zaingu. Izan ere, orain urtebete Aurtzaka dantza taldearen eskutik Igartzako dantzarien eguna jarri zen abian Beasainen. Kofradia eguna Arraten Bat...

Gehiago irakurri 1

Galdakaoko dantzariak Arraten 40 urte ondoren

2008/09/19

Ohi bezala, irailaren 8an, ospatu ditugu Arrate eguna eta Arrateko Amaren dantzak. Aurten astelehena egokitu da, astelehen eguzkitsu eta ederra, eta dantzak giro bikainean eta gonbidatu berezikien zelairatu dira. Goizean goiz iritsi ginen denok Arrate gainera, eta ohitura denez, zelaian, belardia ...

Gehiago irakurri

Hamalau apostoluak dantzan

2008/09/10

Donostiako Musika Hamabostaldiak enkargu berezia egin zion Juan Antonio Urbeltzi. Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Arantzazun, elizaren atarirako berak egin zituen apostoluen aurrean egiteko dantza emanaldi bat. "Apostoluen dantza" osatzeko, bi o...

Gehiago irakurri 2

Axerien ezteiak Garazi eta Donostian

2008/09/05

Abuztuan bi Axeri-boda izan ditugu, Donibane Garazi eta Donostian. Argia dantzari taldearen eskutik, eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Donostia, Baiona, Elgoibar, Iruñea eta Eibarko dantzariak aritu gara bi emanaldi horietan. Abuztuaren 16an Donibane Garaziko Jai-Alain eta abuztuaren 2...

Gehiago irakurri 2

Badatoz Arrateko Amaren dantzak

2008/09/03

Datorren irailaren 8an berrituko da tradizioa Arraten. Aurten astelehena egokitu da irailaren 8a. Ez dago gaizki asteburua luzatzeko. Arrateko Amaren dantzak bere egun seinalatuan eta berezko duten tokian, Arrateko gainean dantzatuko ditugu. Galdakaotik Eibarrera Aurten Galdakaotik etorriko zaizki...

Gehiago irakurri

Elgoibartarrek zoriondu gaituzte San Bartolome egunean

2008/09/02

Abuztuaren 24an, Elgoibarko jaietako egun handian, San Bartolome egunean, soka-dantza plazan zela, Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eta Elgoibarko Udalaren zorion-agurra jaso genuen. Kezka dantza taldearen 50. urteurrena zoriondu eta Elgoibar eta Eibarko dantzariok azken 15 urteotan elkarrekin...

Gehiago irakurri

Goimendiko ermitaren itzalean soka-dantzan

2008/07/30

Eguraldi ederra egin digu aurten ere Goimendin. Uztailaren 25a jai izan da aurten berriz, eta beraz, Santiago egunean bertan ospatu da erromeria Gomendin, Azurtza baserriaren ondoko Santiago ermitan. Izer eta Lutxurdixo trikitixarekin, Joxe Agirre eta Peñagarikano bertsotan, umeentzat jolasak, eta ...

Gehiago irakurri

Trokeo- eta sorgin-dantza txistulari alardean

2008/07/29

Egutegi eta azpiegitura arazoak media dezente atzeratu da txistulari alardea Eibarren, eta azkenean, ekainaren 14an, Kezkakook dantzari eguna ospatzen genuen egunean bertan egokitu zen. Larunbat  horretan doblete egin genuen beraz, iluntzean emanaldia Untzaga plazan eta gauean beste pare bat dantz...

Gehiago irakurri

Batzar Nagusiak Eibarren

2008/07/29

Gipuzkoako erakunde politiko zaharrenetakoa dira Batzar Nagusiak. Ego Ibarra gunean jaso dutenez 1387tik dauka ordezkari bat Eibarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Luzaroan izan da erakunde ibiltaria, baina  hala ere, historia luze horretan birritan baino ez dira bildu Batzar Nagusiak Eibarren. Le...

Gehiago irakurri

Amañako jaietan Arrateko dantzak

2008/07/29

Amaña auzoko jaien 30. urteurrena ospatzeko bertako jaien antolatzaileak, Jose Antonio Alberdi "Goma2"eko ahalegin berezia egin zuen Kezka dantza taldea bertan izan zedin. Urte osoa izan genuen atzetik Goma eta azkenean bertan izan ginen noski, uztailaren 12an. Arrateko dantzak egin genit...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea - Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu

2025/08/20

Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. [...]

Kezka dantza taldea - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea - Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

kezka - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Kezka dantza taldea - Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako [...]

Kezka dantza taldea - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu [...]