Axerien ezteiak Garazi eta Donostian

2008/09/05
Abuztuan bi Axeri-boda izan ditugu, Donibane Garazi eta Donostian. Argia dantzari taldearen eskutik, eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Donostia, Baiona, Elgoibar, Iruñea eta Eibarko dantzariak aritu gara bi emanaldi horietan.

Abuztuaren 16an Donibane Garaziko Jai-Alain eta abuztuaren 22an Donostiako Victoria Eugenia antzokian (Musika Hamabostaldiaren egitarauan) burutu dira bi emanaldiak. Donostiako emanaldiaren kritika idatzi zuen Ana Remirok Diario Vascon.

Kezkatik Olaia Gabirondo, Luken Aranburu, Oihane Llorente, Ander Fernandez, Ainhoa Lendinez, Enrike Izagirre, Josu Garate, Irati Kortabitarte, Irune Orueta eta Aiert Ibarbiak dantzatu dute bi ikuskizun horietan.

Hona Iñaki Zugastik Donibane Garaziko emanaldian egindako zenbait argazki.

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1343 2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1336 2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1394_a 2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1398_a 2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1400_a 2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1404_a 2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1416_a
aritz
aritz
2008/09/06 08:33
Oso argazki ederrak!
Antton
Antton
2008/09/12 16:17
desiatzen nago irailaren 28an zumarragan ikusteko...