Orain arteko ekarpenak

Galdakao, Amaña, Goimendi eta... Villach!

2013/06/28

San Joanak pasa dira, eta udako txanpa betean gaude sartuta. Bihar, larunbata, Galdakaon izango gara Arrateko dantzak eskaintzen. Hurrengo astean Amañako jaien hasieran dantzatuko dugu. Santiago egunean Gomendin soka-dantza ohikoa izaten da. Eta uztaila bukaeran autobusa hartu eta Austriaruntz abia...

Gehiago irakurri

Soka-dantza argi-ilunpetan eta dantzariak airean

2013/06/26

Gauez dantzatzen dugu soka-dantza San Joan egunean. Gaueko 23:30ean dantzatu dugu 1994tik. Aurten ez. Aurten Udalak ordu erdi aurreratzea eskatu digu eta halaxe egin dugu. Aurten 23:00etan egin dugu. Antzeman dugu jendea afalostean mahaitik altxatzeko goizo zela ordua, eta hasi garenean plaza erdi-...

Gehiago irakurri

Eibarko Dantzari Eguna 2013

2013/06/26

Dantza eskolako ikasturte bukaera eta San Joan aurreko asteburua elkartzen dira Eibarko Dantzari Egunean. Ekainaren 14an, ostrial arratsaldean, Klub Deportiboko dantzariek hartu zuten Untzaga plaza, urtean zehar prestatutako zenbait dantza aurkezteko. Gipuzkoako zinta-dantza, makil txikiekikoa et...

Gehiago irakurri

Besta Berri Victoria Eugenian, lehen argazkiak

2013/06/10

Bart Donostian eskainitako Besta Berri ikuskizunean Iñaki Zugastik egindako argazkien lehen sorta aurrerapena helarazi digu.  Argia dantzari taldea eta Juan Antonio Urbeltz-en "Besta Berri" ikuskizuna Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Argia, Duguna, Haritz, Maritzuli, Xinkako, Gure-Kai eta ...

Gehiago irakurri

Soka-dantza Santa Kurutzen 2013

2013/05/06

Baserritar gazte belaunaldi berri bat loratu da Santa Kurutz ermitaren inguruetan. Batez ere Mandiola eta Gorostako baserrietan hazitako gazteak dira, Santa Kurutzeko festak antolatzekon testigua hartu, eta beraien bizi-pozakin kutsatu dituztenak. Emilio Azurmendi Sagarbitzaren hutsuneak markatu ...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Argia: Besta Berri

2013/05/03

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz, Gure-Kai, Xinkako, Ezpelur eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariekin, iritsiko da Eibarrera Besta Berri ikuskizuna . Corpus Christiren inguruko festetan inspiratuta, hiru piezak osatutako emanaldia prestatu ...

Gehiago irakurri

Emilio Azurmendi Sagarbitza, dantzarion laguna

2013/03/14

Emilio Azurmendi " Sagarbitza " hil da bart 76 urterekin. Gorosta bailarako Sagarbitza baserriko gizona, Eibarko baserrien alde, eta Arrate, Santa Kurutz eta inguruetako festak bultzatzen lan itzela egindakoa da. Orain hilabete pasa bere baserrian izan ginen, koko-dantzekin. Osasunez justu zegoen, ...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2013: otsailaren 2an Eibarren eta 9an Elgoibarren

2013/01/17

Datorren otsailaren 2an, larunbatean izango ditugu koko-eskea eta koko-dantzak Eibarren. Inauteriak ate joka ditugu! Iazko koko-eskea zuria izan zen, zalantzarik gabe, hotza baina argazkietarako polita! 2013ko aratusteei begira, azken asteotan koko-dantzen ensaioetan buru-belarri dihardugu, ...

Gehiago irakurri

Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/05

Ezpalak 2012 jaialdiaren bukaera Eibarren. Zinta-dantzen nazioarteko jaialdia bukatzeko zinta-dantza handi bat dantzatu zuen Kezka dantza taldeak. 180 dantzari, 9 metroko alturako makila, 1,6 km zintatan. Doinua, Sasikopaitsu biribilketa da, Adolfo Jainaga soinuarekin, Inma Albizu panderoarekin. Zin...

Gehiago irakurri

Gorpuzti eguneko liturjia koreografikoa Arriaga antzokian

2012/12/03

Herensuge eta ezpata-dantzarekin hasi, Besta Berri eta Corpus Christiren dantza koloretsuekin segi, eta pastoralean inspiratutako auto sakramentalarekin bukatuta, gorpuzti egunaren inguruko liturjia koreografikoak bete du Arriaga antzokiko eszenatokia bart, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari ta...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka - Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]

Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]