Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28
Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

Uztaileko hirugarren larunbatean, uztailaren 16an ospatu da Antzuolan Mairuen alardea, eta lehen aldiz, Oinarin dantza taldeko dantzariak, neska eta mutil, batera dantzatu dituzte alardean ohikoak diren trokeo dantzak. Orain arte, mutilek egiten zituzten trokeo-dantzak, eta neskek, aldiz, alardeko zortzikoa dantzatzen zuten. 2015eko uda aurretik erakutsi zuten neskek trokeo-dantzak ikasteko interesa eta horretan aritu ziren urte bereko urrian makil-txiki, arku-dantza, makil-handi eta zinta-dantza Basauriko dantza agerketara eraman zituzten arte. Orduan izan zuten neskek Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetako dantzari izateko lehen aukera. 

Trokeo-dantzak Antzuolako Mairuaren Alardean, 2016-07-16. Argazkia: Aitor Agiriano - Goiena.eus

Herriko festako ekintza nagusienera jauzi egin dute oraingoan eta denek batera egin dituzte aipatutako dantzak. Antzuolako herritarren %10ak parte hartu du aurten Mairuaren Alardean eta Oinarineko nesken parte-hartzea dantzan mutilenarekin parekatu trokeo-dantzan parte hartzearekin. Erantzunetan Ion Lizarazuk azaldu digunez, 2009 urterarte emakumeek dantza desberdinekin parte hartzen zuten, eta urte horretan Mairuaren Alardea berritu zen, eta emakumeentzat egindako zortziko bat dantzatzen hasi ziren. 

Trokeo-dantzak Antzuolako Mairuaren Alardean, 2016-07-16. Argazkia: Aitor Agiriano - Goiena.eus

Ion Lizarazu
2016/07/28 10:57
Ez da guztiz zuzena 2009ra arteko dantza gabezia. Dantzariak orokorrean ez zeuden orain bezain integratuak alardean, eta emakumezkoek gainera urtero dantza desberdina dantzatzen zuten.
Dantzan
Dantzan
2016/07/28 11:26
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.