Dokumentuaren akzioak
XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Joan den uztailaren 24an Elgoibarko XXXIV.Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu genuen Maalako parkean. COVID-19ak eragindako egoerak dantza taldea egoera berrira egokitzea eta moldatzea ekarri duen arren, gure ilusio eta dantzarako gogoak pandemiak eragindako oztopoei aurre egitea lortu du.
XXXIV. Edizio hau berezia izan da, izan ere, 2020. urtean ez genuen jaialdia aurrera ateratzeko aukerarik izan. Hala ere, Lesakako dantzez osaturiko bideo bat grabatu genuen Alex Berasategiren laguntzaz, ez baikenuen geldi geratzeko asmorik.
Pandemiak gure dantza taldeko guztion bizitzak erabat aldatu ditu eta dantza taldeko kideok ere aldatu egin gara partaide berriak sartuz. 2021. urte honetan prestatutako jaialdia gure dantza taldeko harrobiaren uzta eta erakusgarri ere izan da. Gainera, Debako “Gure kai” dantza taldeko partaideak ere lagun izan ditugu ikuskizun honetan.
Ezin izan diogu urteroko plangintzari heldu eta Irlandako dantzariek ezin izan dute Udalekoen harrera jaso. Gainera, dantzari guztiok batera afaltzen dugu emanaldia hasi aurretik, aurten, ordea, ez da afaririk egon. Aldagelei dagokienean, argi genuen talde izaera mantentzeko eta urduritasunak alde batera lagatzeko ezinbestekoa zela denok batera aldatzea, beraz, geure lokalean aldatzea erabaki genuen. Irlandako taldeak, ordea, Herriko Antzokia erabili zuen beharrezko prestaketak egiteko.
Aurten nazioarteko talde bakarrak dantzatu du, Belfasteko “Trim the Velvet” taldeak, hain zuzen. Irlandako dantza taldeak bertako tradizioko dantza bati zor dio izena. Taldeko kideek Kathy O 'Connor koreografo eta sortzailearen zuzendaritzapean hobetzen dituzte euren dantzak. Irlandako ospakizunik behinekoenetan jarduten dute eta herrialdeko ordezkari dira Europako nazioarteko jaialdietan. Primerako ikuskizuna eskaini zuten!
Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideook, aldiz, Gipuzkoako dantzak dantzatu genituen. Ezpata-dantza, Soka-dantza, Uztai handiena, Brokel-makilena, Zinta dantza eta Uztai txikiena. Azkenik, Fandango eta Arin-arinarekin eman genion bukaera ikuskizunari.
Barruak pozez bete zitzaizkigun gradak eta aulkiak segurtasuna bermatzeko ezinbesteko neurriak betez, beteta zeudela ikustean. Eskerrak eman nahi dizkizuegu antolakuntzan eta bertan egunean dena ongi irten zedin laguntzen ibili zineten guztioi. Urte askoan jaialdi honek eta euskal kulturak eta dantzak bizirik jarraitzeko indarra duela erakutsi dugu denon artean!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01