Dokumentuaren akzioak
XXIV.ean, India eta Dagestan
Urteroko zita garrantzitsuenetakoa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideontzat Nazioarteko Folklore Jaialdia, eta aurten ere, bere XXIV. edizioan, leku berezia beteko du urteko egitarauaren baitan.
Ia mende laurdeneko ibilbidean hamaika herrialdetako taldeak pasa dira Elgoibartik, eta oraingoan Indiako Panghat eta Dagestango Lezginka izango ditugu ikusgai Olaizaga kiroldegiko oholtzan Haritzeko dantzariekin batera. Jarraian daukazue aipatu taldeen inguruko informazio osoagoa:
INDIA - PHANGAT
Dantza talde honen helburu nagusia Indiako kultura sustatzea da. Horrez gain, 1995etik gaur egun arte egiten diharduten lanaz jabetu nahi dituzte herritarrak. Panghat taldeak bere emanaldietan eskaintzen dituen dantzak tokian tokiko irakasle adituen eskutik jasotakoak dira, eta horrela, Indiako folkloreko hainbat dantzatan adituak bilakatu dira. Dantzez gain, arreta berezia eskaintzen diote arropari, eta beraiek diseinatutako jantziak erabiltzen dituzte euren emankizunetan.
"Lezginka" dantza tradizional eta hunkigarri baten izena da, eta baita Kaukasoko biztanleen ikurretako bat. Igor Moiseyev-ek zuzenduriko Estatuko Folklore Akademiako bakarlari izandako Tamkho Izrailov-ek sortu zuen dantza taldea, duela 50 urte. Euren dantzak, Kaukasoko folklorean oinarrituta daude, eta horietan gizon indartsu eta harroa izan ohi da protagonista.
HARITZ EDT - EUSKAL HERRIA
Aurten, Nafarroako dantzak izango dira nagusi. Hasteko, Irradaka dantzatu eta kantatuko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko neskek. Dantza-kanta hau neska gazteek borobilean dantzatu eta kantatzeko ohitura zaharretan oinarrituta sortu zuen Juan Antonio Urbeltzek, 1987an. Horretarako, Nafarroako hainbat txokotan bildutako datuak eta oroitzapenak eta kantutegietan jasotako doinuak eta hitzak erabili zituen. Ondoren, eta Nafarroatik alde egin gabe, Otsagiko makil-dantzaren txanda izango da.
1969an estreinatu zuen Argia dantzari taldeak Axuri-beltza edo Jaurrietako nesken-dantza. Noizbait dantzatu izan zen dantza baten doinua eta oroitzapenetik abiatuta birsortu zuen Juan Antonio Urbeltzek. Ondoren, Lesakako dantzen txanda etorriko da, mutilen eskutik. San Fermin egunean, Lesakako kaleetan eta Onin errekaren bi ertzetan dantzatzen dute lesakarrek ezpata-dantza hau. Eta bukatzeko, Iribasko ingurutxua taularatuko dute Haritzekoek. Dantza hori, 1936. urtetik dantzatu gabe egon ondoren, 1969. urtean Juan Bautista Lasarterekin ikasi eta berriz dantzan jarri zuen Argia dantzari taldeak.
Zita jarrita dago beraz, Uztailaren 23an, barixakua, 22:30etan Olaizaga kiroldegian. Sarrerak aurrez erosi nahi dituenak Txankakua elkarteko dendetara jo dezala edo bestela egunean bertan ere salgai egongo dira emanaldia hasi aurretik.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01