Dokumentuaren akzioak
Ezpatarik gabeko izurritea
Maiatzean, normaltasun berriari begira geundela, Nazioarteko Folklore Jaialdia bertan behera utzi behar izan genuen, baita San Bartolome jaietan dantzatzen dugun soka-dantza ere. Abuztuan esan genizuen, mundua eta gizartea aldatzen doazen gisan euskal dantzen tradizioa ere birmoldatzen eta egokitzen joaten dela. Birmoldaketa berri honetan ere, jakingo dugu gure kulturaren zati hau moldatzen izurrite berrietara.
Juan Antonio Urbeltzek, gure dantzak gaixua aldentzeko konjuru bezala ulertarazi dizkigu, eta paradojikoa den arren, benetako izurriaren aurrean ezin izango dugu dantzaren hizkuntzan gaitza irudikatu. Oraingoan izurritea ezpatarik gabe etorri da.
Hamaika urtez ezpatekin eltxoen metafora eginaz irten gara kalera. Aurten ordea, zomorro bereziak, hamabigarrenez irtetea galarazi du. Bertan behera geratze honek, ez digu guri bakarrik eragin, gure entsaioetan, kalean zein etxeetako balkoietan, izaten genituen ikusleek ere antzemango zuten gure falta. Izan ere, aurreko egunetan, dantzaz eta doinuz alaitu izan ditugu kaleak.
Aurten, kofradiakideek ez dute jaso dantzara etortzeko gonbiterik. Horiez gain, gure taldera etorri diren beste 12 gaztek estrainekoz hartu behar zituzten ezpatak airean. Azken hauek, ezin izango dituzte sentitu egun honen inguruan bizitzen ditugun urduritasunak. Egun horretan, goizean goiz janzteko elkartzen gara Musika Eskolan. Ezpata txikiekin dantzatzen dutenek berotzen duten bitartean, takoi hotsak entzuten dira entsaio gelako zoruan. Batzuk txaketa ezin lotu ibiltzen dira, beste batzuk gorbata ito gabe eta dotore lotzeko lanetan laguntza eske, denak ere, txapelak behar den eran buruan jantzi eta korrika plazara garaiz iristeko. Arkabuzeroak, Musika Eskolatik irten orduko, Tudurik ekarritako arkabuzak probatzen dituzte, herrian lehenengo tiro hotsak entzuten direlarik. Meza nagusirako, Udal Txistulari bandako kideak ere prest izaten dira eliza atarian. Elizan eta kaleetan dantzatu ostean, kofradiakideok elkarrekin bazkaldu eta Kofradiako akta irakurtzen dugu. Oraingoz, gazte hauek sinatuko ez dutena.
Koldo Lizarraldek urte askotan eginiko indarra eta berreskuperapen lanen ondoren, benetako izurriteak Errosariko Amaren Ezpata-dantza kaleratzea galarazi digu 2020. urtean. Hala ere, ez gara ahaztuko datorren urteetan dantzatzeaz eta Koldoren nahia edo desioa betetzeaz.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01