Dokumentuaren akzioak
Maalako parkea dantzaz beteko dugu aurten ere
Keniako berotik eta Siberiako hotzetik Elgoibarko Maalako goxotasunera. Elgoibarko Nazioarteko 32. Folklore Jaialdia uztailaren 20an izango da iluntzeko 22:30ean. Gure dantza saioaz gain, Keniako African Tumbas taldea eta Siberiako Ogonki taldea izango dira oholtzan.
Aurreko urteko berrikuntza nagusia, leku aldaketa izan zen, kiroldegitik Maalako parkera mugitu genuen jaialdia. Helburua izan zen herrira hurbiltzea eta halaxe egin genuen. Plazako gertutasuna eta goxotasuna gustatu zitzaigunez, Maalan jarraituko dugu.
Haritz: Berastegiko eta Zuberoako dantzak
Haritz dantza taldeak Berastegiko eta Zuberoako maskaradetako hainbat dantza prestatu ditugu aurtengo jaialdirako. Nahiz eta Berastegiko dantzei San Juan dantzak deitzen diegun, San Lorenzo egunean dantzatzen dira Berastegiko plazan. Brokel-dantzaren zikloaren egitura antzekoa duten dantza horiek fisikoak eta exijenteak dira oso. Mugimendu bereziak egiten dituzte dantzariek, aipagarriak dira, ostiko azkarrak, besoekin egiten diren mugimendu indartsuak edota saltoetan gerria mugitzeko modua. Kapitainak paper berezia jokatzen du, bere lana da atzeko gainerako hamabi dantzariak gidatzea.
Gipuzkoako abuztuko festetatik, Zuberoako inauterietara bidaiatuko dugu. Haritzeko dantzariek maskaradetan dantzatu ohi diren zenbait dantza taularatuko ditugu. Aitzindariek beren trebezia eta abileziak erakutsiko dituzte, baina ez dira atzean geratuko gainerako dantzariak eta pertsonaiak ere. Maskaradetako zenbait zati, ofizio, koreografia eta jauzi dantzatuko ditugu Elgoibarko manexek.
Kenia: African Tumbas taldea
Keniako African Tumbas taldea 1996an Nairobin sortu zen, eta Anthony Karundu da taldearen zuzendaria. Tumba dantzek folklore afrikarreko historia narratiboa erakusten digute: ezkontzak, jaiotzak, igarotze-errituak, uztak, gerrak, jaialdi erlijiosoak edota heriotza irudikatzen dituzte. Tradizio horren sustraiak tribuetako ehiztariek euren ehiza-istorioak kantuen eta dantzen bidez kontatzen zituzten haietan aurkitu behar dira. Keniako bizimoduaren alderdi guztietan oraindik topa daitezkeen praktikak dira, eta herrialde hartako hainbat komunitate etnikotako historia, erlijioa edota ohitura sozialak azaleratzen dituzte. Maasai dantzek ere Keniako beste ekitaldi batzuk irudikatzen dituzte, gerlarien adin nagusitza zeremoniak edota eguneroko zereginak. Dantzak bariazio ugari ditu, saltoetan oinarritzen denetik hasita, Eunoto-n ikus daitekeen moduan, emakume eta gizon gazteen arteko limurtze jolasak irudikatzen dituztenetaraino.
Siberia: Ogonki taldea
1967an sortutako Ongoki taldea, Altaiko Errepublikako lehenengo dantza talde profesionala izan zen. Beraien errepertorioko dantza bakoitzek istoriotxoak kontatzen dituzte. Dantza erritualak, umorezkoak eta, nola ez, ikusleak harrituta uzten dituen gaitasunak eta trebeziak erakusten dituztenak. Dantzariek kolore anitzetako jantziteria erabiltzen dute, beraien herrialdeko jantzi tradizionalen estiloa jarraitzen dute. Ongoki taldearen zati garrantzitsu bat orkestrak osatzen du, eta koreografien oinarrian herri-melodiak daude.
Elgoibarko Nazioarteko XXXII. Folklore Jaialdia
- Eguna: Uztailak 20
- Ordua: 22:30
- Tokia: Maala parkea
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01