Dokumentuaren akzioak
Domekan, Errosarioko Amaren ezpata-dantzaren aurkezpena
Hamaika ordu pasa ditugu ideiarekin buruan, hamaika ordu ideiari forma ematen; auskalo zenbat denbora pasa dugun ezpatekin zubiak egiten eta zenbat kolpe jaso duen zenbaiten buruak. Askotan erori zaizkigu ezpatak eta beste horrenbestetan altxa eta aurrera egin dugu, burua beti altu. Eta orain iristear da egun handia…
Igandean aurkeztuko dugu horrenbeste lan eman digun Errosarioko Amaren ezpata-dantza, oinarri historiko sendoen gainean eraikiz hemendik aurrera Elgoibarko tradizioaren zati bihurtu nahian.
Izan ere, Gipuzkoako herri gehienetan bezala, duela zenbait mende ezpata-dantza egiten zen Elgoibarren, eta hori frogatzen duten zenbait datu daude. Lehenengoak 1599an agertzen dira, Korpus egunean dantzari, danbolin eta arkabuzeroen partehartzea aipatzen delarik. Aurrerago, Errosarioko Amaren Kofradiaren sorrerarekin, urriko lehen asteetan egingo da ezpata-dantza Errosario kalean.
Duen izaera zeremoniatsuari begiratuta, ez da harritzekoa historian zehar dantza hau jai edo ospakizun garrantzitsuekin lotuta azaltzea. Agintari nagusien bisita edo beste nolabaiteko ekitaldi garrantzitsuren bat bada, presente dago ezpata-dantza Elgoibarren.
Datu guzti horien bilketa eta azterketa lanean ordu pila pasatakoak dira Koldo Lizarralde eta Pello Arrieta, eta beraiei esker dugu eskuartean aipatutako informazioa. Beraiek izan ziren gainera, ezpata-dantza berreskuratzera animatu gintuztenak, eta eskertzekoa da beraz kontu guzti honetan izan duten papera.
Proiektu honen ibilbidean beste izen garrantzitsu bat da Juan Antonio Urbeltz dantza maisu eta folklorista handia. 21 urtetako elkarlanari jarraituz, bera izan da ezpata-dantzaren birsortzean koreografiaren egilea. Plazerra izan da guretzat maila horretako antropologo eta folklore ikerle batengandik ikasi ahal izatea. Mila esker beraz, berari ere.
Dantzara mugatuz, eta igandera arte sekretu gehienak mantendu nahi ditugunez, zenbait datu baino ez ditugu azaleratuko. Batetik, musikari dagokionez, bi melodia erabiliko ditugu: Gipuzkoako ezpata-dantzarena eta R.M. Azkuek Elgoibarren jasotako beste bat. Horra, bada, gure herriaren ukitu bat gehiago. Ibilbideari dagokionez berriz, esan Foruen plazatik hasi eta San Bartolome eta Errosario kaleak pasaz bertara itzuliko garela berriz. Ezpata txikien dantza berriz ibilbidearen lau puntutan egingo da: eliza parean, Nafarroa plazan, Errosarioko Amaren irudiaren parean eta udaletxe aurrean.
Gonbidatuta zaudete beraz guztiok, datorren igandean, urriak 11, 11:30etako meza bukatu ostean lehen aldiz aurkeztuko dugun ezpata dantzara. Emaitza izan dadila egindako lanaren neurrikoa, eta eguzkia agertu dadila, mesedez!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01