Dokumentuaren akzioak
Datorren barixakuan, Axuri beltza
HARITZ EDT
2009/11/30 23:16
Datorren barixakuan, abenduak 4, estrenatuko da Donostian Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean Axuri-Beltza jaialdia. Iluntzeko 8etan izango da, Victoria Eugenia antzokian, eta bertan parte hartuko du Haritz Euskal Dantzari taldeak, Iruñeako Duguna, Eibarko Kezka eta Donostiako Argiarekin batera.
Duela 40 urte Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik berreskuratu eta birsortutako Axuri Beltza dantzak eman dio ikuskizunari izena, eta urteurren horren ospakizunen bueltan osatu da jaialdia ere.
1969ko maiatzaren 4an estreinatu zen aipagai dugun dantza, 40 urte beranduago itzuli den antzoki berberean. Azkueren kantutegian aurkitutako Jaurrieta (Nafarroa) herriko nesken dantza kantatu batean du oinarria Axuri Beltzak, Hortik abiatuta berregin zuten ordurako galdua zegoen koreografia.
Ezin ukatu tradizioan txertatzea lortu duenik geroztik, edozein dantza taldetako errepertorioan agertzen delarik gaur egun. Musika eta dantza ederki borobiltzen dute soineko beltz dotoreek, osotasun hunkigarri bat osatuz.
Jaurrietako neska-dantza izenez ere ezaguna den dantza horrekin batera, Argia dantza taldeak azken urteetan taularatutako ikuskizunetako (Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta Axeri Boda) osagai izan diren beste zenbait dantza ere izango dira ikusgai ostiralean.: Irradaka, Almute-dantza, Lapurdi eta Behe Nafarroako inauteriak, Habanera … Horiez gain, bi dantza berri aurkeztuko dira: Zalduniote eta Apostoluen soka-dantza. Lehena zortzi zaldikoren kontra dantza da, inauteri girokoa. Bigarrena berriz, Jorge Oteizaren jaiotzaren 100. urteurrena zela eta Arantzazun estreinatu zen koreografia da, itxura berritua agertuko dena.
Goi mailako ikuskizun bat beraz, berriro ere, Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean. Eta guk zer esan, eskerroneko, ohoredun eta zortedun sentitzen garela bertan parte hartu ahal izateaz!

Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01