Dokumentuaren akzioak
Besta Berriren estreinaldia Bilboko Arriagan
HARITZ EDT
2012/11/27 17:42
Azken hamarkadetan Juan Antonio Urbeltzekin eta bera zuzendari den Donostiako Argia taldearekin izandako elkarlanari eutsiz, beste behin ere Bilboko Arriaga antzokian dantzatzeko aukera izango dugu Haritz euskal dantzari taldeko kideok. Abenduaren 2an izango da hain zuzen ere Besta Berri ikuskizun berriaren estreinaldia, arratsaldeko 7etan, eta bertan izango gara Eibarko Kezka, Donostiako Argia eta Iruñeako Dugunako kideekin batera.
Argia: Muriska. Argazkia: Lamia.
“Bestaberri jaia, urtero, solstizioaren jaia baino apur bat lehenago egiten da. Ziur ez dakigun arren, baliteke Urbano IV.a aita santuak 1264an jaia ezartzea ekainaren 24an San Joan Bataiatzailearen irudiaren inguruan egindako ospakizun paganoak kristautzeko ahalegina izatea… Inspirazio-iturriak izan dira Bestaberri jaiari buruzko testua eta Donostian 1659ko maiatzean egindako ezpata-dantzak, Maria Teresa Austriakoaren eta Luis XIV.aren arteko ezkontzaren barruan.
Hiru pieza gehiago antzeztuko dituzte: Lapurdi eta Nafarroa Behereko prozesioak; Jorge Oteizaren apostoluen aurreskua, Oñatiko prozesio-ohiturei eta dantza-ohiturei helduta, eta Zuberoako herri-antzerkian oinarritutako turkoen eta kristauen pastorala”. Halaxe azaltzen ditu Juan Antonio Urbeltzek bere azken ikuskizunaren nondik norakoak. Gehiago jakin nahiez gero abenduaren 2an Arriagara hurbildu eta ziur gozatuko duzuela.
Besta Berri
Bilbo, Arriaga antzokia
2012ko abenduak 2, igandea, 19:00etan

- Informazio gehiago: Besta Berri ikuskizuna aurkeztuko du Argia dantzari taldeak Bilbon
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01