Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT 2020ko abuztuaren 24a - San Bartolome eguna

Dokumentuaren akzioak

2020ko abuztuaren 24a - San Bartolome eguna

2020/08/24 13:15
2020ko abuztuaren 24a - San Bartolome eguna

1919ko soka-dantza Elgoibarren

Bai elgoibartarrontzat eta baita Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideontzat ere egun berezia izaten da abuztuaren 24a. Egun honetan San Bartolome eguna ospatzen dugu herritarrok. Dantza taldeko kideok urteroko zitara huts egin gabe agertzen gara, soka-dantzara. Aurten, aldiz, mundu maila bizitzen ari garen egoeraren ondorioz eta egoerak hala behartuta, soka-dantzaren haria etetea erabaki dugu. 
Goizeko 11:00ak aldera San Bartolome Deunaren elizan ospatzen den mezan parte hartu eta geure dantza taldeko 4 ezpata-txikik dantza egiten dugu.
Elgoibartar asko biltzen gara abuztuaren 24ko eguardiko 12:00ak aldera soka-dantza ikusteko baina… ba al dakigu elgoibartarrok benetan noiztik, zergatik, nola sortu eta bizirauten duen horrenbeste urtez geure soka-dantzak?
Soka dantza honek hainbat arrazoi ditu berezi bihurtzen dutenak. Hasteko, ez dakigu zehatz-mehatz zein urtetan hasi ziren elgoibarko dantzariak soka-dantza dantzatzen. 
Ikusten duzuen gisan, bilatutako lehen argazkia 1919.urteko da, bertan soka- dantzaren zatitxo bat ikus daiteke. Gainera, soka-dantza ez da koreografia soil bat, historiaz eta sentimenduz beteriko hainbat detaile ezkutatzen ditu bere baitan. Soka-dantzak herritarren arteko harremanak sustatzeko balio izaten zuen, jendea batzeko, ongi pasatzeko… baina baita ligatzeko ere. Elkartzeko eta harreman berriak sustatzeko momentua izaten zen, eskutik heldu eta… 
Aipatu bezala, soka-dantza Kalegoen plazan dantzatzen dugu. Lehenik, herriko alkatearekin batera sartzen gara plazara, ez da txikikeria hutsa, garai batean, alkateari eskatu behar izaten baitzitzaion plaza dantza egiteko, hala, geuk ere tradizio hori jarraituz urtero-urteko alkatearen laguntzaz sartzen gara dantzara.
Bestalde, orain dela urte batzutatik hona elgoibarko soka-dantza abuztuaren 24an dantzatzen dugu, baina San Bartolome txiki egunean dantzatzen zenaren erreferentziak ere badauzkagu. 
Mundua eta gizartea etengabe aldatzen doazen gisan, euskal tradizioa eta euskal dantzaren tradizioa ere birmoldatzen eta gizarteari egokitzen joan da. Garai batean, dantza taldeko kideek herritarrak ateratzen zituzten dantzara, orain, berriz, dantza taldeko kide ezberdinak ateratzen ditugu. 
Honez gain, gizonezkoak urte luzez protagonista izan ziren, beraiek hartzen zuten plaza ondoren emakumeok sartuz. 2016. Urtean dantza taldean hausnarketa sakona egin ostean, soka-dantzaren eskema mantentzea, baina arropak eta emakumezkoen eta gizonezkoen rolak birmoldatzea erabaki genuen parekidetasunerantz pauso handia emanez. Jantziei degokienean, bi kolore nagusiak mantentzen ditugu gaur egun ere, gorria eta zuria. Neskok urteko erabiltzen genituen poxpolin jantzien ordez, gona eta prakak zuriak atera genituen denontzat bakoitzak nahi zezana jantzi zezan. Bestalde, soka dantza mistoa ateratzea erabaki genuen, gure ustetan denok baikara dantzariak zein sexutakoak garen kontuan hartu gabe. 
1936.urteko gerra zibilak ere eten ez zuen elgoibarko soka-dantza 2020.urtean koronabirusak eten du. Dantza taldeko kideok hutsune handi bat sumatzen dugu gaur, momentu hauetan prestaketa lanetan eta dantzan egongo baikinen.  Hala ere, gogotsu jarraitzen dugu soka sendo honi jarraipena eman nahian.
2021. urteko soka-dantza indartsuagoa izango delakoan, zaindu zaitezte eta jarrai daigun DANTZAN!! 
HEDT

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt