Orain arteko ekarpenak
Oinak Arin dantza taldea – Beskoitze (Lapurdi)
2012/05/15
Oinak Arin taldea 1961ean sortu zen Lapurdiko Beskoitze herrian. Hasieratik 6 urtetik gorako haurrek dantza eta musika tradizionala ikasteko aukera dute bertan. 15 urtetik gora Lapurdiko inauteri-ohituretan parte hartzeko aukera dute. Izan ere, ohitura horiek Oinak Arin taldeak berak berreskuratu ...
Cortes-eko paloteadoa – Cortes (Nafarroa)
2012/05/15
Cortes-eko paloteadoa San Migel egunean (irailaren 29an) burutzen den dance edo ospakizun bat da. Sei zatik osatzen dute: kortesiak, kalejira, zinta-dantza sentziloa, baltsa, zinta-dantza bikoitza eta jota, beti ere musika bi gaitak eta danbor batek jotzen dutela. Tuterako gaiteroak ditugu lagun. E...
Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
2012/05/15
Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik. Bizkaiko eta Gipuzkoako zinta-dantza bana egingo du Kezka dantza taldeak. Aurrena Iurretako Gorularien dantzen sortako domingillue izenekoa eman...
Eltziegoko dantzariak – Eltziego (Araba)
2012/05/15
Urtea joan eta urtea etorri, irailaren 8an ematen ditu Arabako Eltziego herriko dantza taldeak bertako dantza ederrak. Plazako Amabirjinaren eguna da. Taldeak ez du herrikoez aparteko beste koreografiarik egiten. Bertako dantzak honakoak dira: kalejira, Amabirjinaren prozesioan laguntzeko; dantza,...
Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
2012/05/15
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, Iruñeko udalaren gerizpean. Dantza tradizio oparoa du Iruñeak, eta taldearen helburua berau ezagutu eta zabaltzea da. Dugunako dantzari nagusienek Gipuzkoako zinta-dantza eskainiko dute, txikien taldeko dantzariek berriz, Bizkaiko domingillue. Gipuzkoak...
Ezpalak 2011. Eibarko emanaldiaren kronika
2011/12/22
Marka da gero eguraldiaren kontura beti zerbait esateko izatea. Coliseo antzoki barruan beti dago eguraldi bera, baina guri kalea gustatzen zaigu, eta ahal dela, plazan saiatzen gara Ezpalak jaialdia egiten. 2011ko maiatzaren 28an eguraldi ederra, eguzkitsua izan genuen Eibarren. Hain eguzkitsua, ia...
Ezpalak 2011. Iruñeko emanaldiaren kronika
2011/12/22
Aurten behintzat eguraldiaren aitzakiarik izango ez genuela argi geratu
zen goiz samarretik. Alde zaharraren eguna ospatzen zen gainera Iruñean
eta giroa ere ziurtatuta zegoen. Dantzari eta musikarien lana baino ez
zen falta. Bazkaldu aurretik heldu ziren Iruñera Aragoi, Asturias, Galdakao, Ita...
Dantza-soltearen jaialdiaren oihartzuna
2011/06/16
Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdiak izan du aurten ere oihartzunik hedabideetan. Hainbat egunkari, aldizkari eta abar izan dira jaialdian interesa erakutsi eta honen inguruan zerbait argitaratu dutenak, ondokoak kasu: Ezpalak-2011-Hemeroteka Ezpalak 2011 jaialdiari buruz han ...
Jaialdiaren eskuko programa eta prentsako lehen aipamenak
2011/05/26
Hemen dugu dagoeneko Ezpalak 2011 jaialdia. Larunbat arratsaldean Iruñean eta igande eguerdian Eibarren izango da nazioarteko dantza solte jaialdia. Jaialdiaren inguruko xehetasunak eta parte hartuko dute taldeen inguruko informazioa biltzen duen eskuko programa ere prest dago. Dantzaldietan eskur...
Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia
2011/05/19
Iruñean 2011ko maiatzaren 28an - Eibarren 2011ko maiatzaren 29an Iruñea. Maiatzak 28, larunbata 17:30ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna. 18.00etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Burgoen Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia: Duguna (Iruñe...
Orain arteko erantzunak
Ezpalak jaialdia - Ezpalak 2017ko Afitxa
2017/05/18
Ion, Heldu den asteko astelehenean zabalduko dugu berri zehazxeagoa. Mila esker zuri!