Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik.
Bizkaiko eta Gipuzkoako zinta-dantza bana egingo du Kezka dantza taldeak. Aurrena Iurretako Gorularien dantzen sortako domingillue izenekoa emango du. Ondoren, Gipuzkoako brokel-dantzaren zikloan egiten den zinta-dantza. Eta azkenik, Kezka dantza eskola eta dantza taldeko dantzari guztien artean zinta-dantza handi bat egiten saiatuko dira. Ea korapiloa askatzeko modua aurkitzen duten!