Eltziegoko dantzariak – Eltziego (Araba)
Urtea joan eta urtea etorri, irailaren 8an ematen ditu Arabako Eltziego herriko dantza taldeak bertako dantza ederrak. Plazako Amabirjinaren eguna da. Taldeak ez du herrikoez aparteko beste koreografiarik egiten.
Bertako dantzak honakoak dira: kalejira, Amabirjinaren prozesioan laguntzeko; dantza, Amabirjinaren aurrean egiten diren postu-aldaketa edo trokatuak; cuatro calles edo lau kaleetakoa, makila-dantzetan egin ohi direnen antzekoa; jota eta el árbol. Azken honek hartzen du balio berezia gure aurtengo jaialdirako, baina bestelako zinta-dantzen aldean, desberdina da: zintak eskegi egin beharko dituzte dantzariek arbolan eta, inguruka-inguruka, halako erreberentzia-jarrera bat erakutsiko dute arbolarekiko.