Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

2012/05/15
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, Iruñeko udalaren gerizpean. Dantza tradizio oparoa du Iruñeak, eta taldearen helburua berau ezagutu eta zabaltzea da.

Dugunako dantzari nagusienek Gipuzkoako zinta-dantza eskainiko dute, txikien taldeko dantzariek berriz, Bizkaiko domingillue. Gipuzkoako zinta-dantza Goierriko brokel-dantzaren zikloan uztai, makil eta brokelekin egiten diren dantzen sorta berean dantzatzen da. Gipuzkoazko tradizio koreografikoko urratsak eta zinta-dantzen generoko ohiko xingolen gurutzaketak batzen dira zinta-dantza honetan. Domingillue berriz, Iurretako gorularien dantza-sortan egiten den zinta-dantza da.

13_duguna-zinta-dantza