Orain arteko ekarpenak
2025 Dantzan: Urteko bideo, albiste eta podcast arrakastatsuenak
2026/01/02
2025 ere dantzan bizi dugu. Urtero legez, sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira. Horien segidan, hauexek aurtengo 10 albiste irakurrienak, 10 bideo ikusienak eta 5 podcast entzunenak:
10 albiste irakurrienak
1) Herri-onda...
Ziburu, Donibane Lohizune: Kaskarotak auzoetan 2026
2026/01/01
Donibane Lohizunen, mutxikoei indar berria eman zitzaien duela 50 urte, baina kaskaroten ohitura ez zen egiten beste herrietan egiten den bezala etxez etxe eta auzoetan. Bertakoek gogoan dute orain dela 35-40 urte egin izan zela Donibaneko auzo batzuetan, baina oso fite gelditu zela. Beraz aurten deliberatu dute berriz antolatzea Donibanen. Orduan, otsailaren 21ean Donibaneko hainbat auzotako etxetan eta Ziburun otsailaren 28an berdin, beraz berpiztu dute eskea egiteko ohitura hori; hau da, kaskarotak ibiltzea janari, edari edo sosa eskean. Irudiak: Begiraleak: Kaskarotak, Ziburu, Donibane Lohizune. 2026-02-21 eta 28.
Beskoitze: Kaskarotak 2026
2026/01/01
Otsailaren 22an herrian aritu dira Beskoitzeko kaskarotak, herriko plazan eta egiten dituzte dantza guztiak meza ondorenean hartzarekin eta pertsonaiekin. Beteluren fandangoa, jauziak, makil txiki, soka, fandango eta arin-arina, bizar-dantza... eman dituzte. Irudiak: Pierre Latasa. Kaskarotak, Beskoitze, 2026-02-22.
Kanbo: Kaskarotak 20 urte
2026/01/01
Jelikadi dantza taldeak berriz hartu zituen duela 20 urte eta hori ospatu dute. Beraz, otsailaren 14an ospatu zuten urteurrena. Haiek ohiturari berriz heldu ziotenean etxez etxekoa berpiztu zuten, tradizioan ikusi izan den bezala, baina aldi honetan herrian egin dute desfilea. Beraz, kalean agertu dira azken 20 urteetako dantzariak: haurrak, gaur egungo gazteak kaskarotez beztituak, eta baita pertsonaiak ere kottilungorriak, bestagorriak eta ponpierrak, jauna eta anderea... aski desagertuak zirenak azken urteetan. Zaharrak, berriz, zirtzilez atera dira. Irudiak: Pierre Latasa. Kaskarotak 20 urte, Kanbo, 2026-02-14.
Donibane Lohizune: Kaskarotak 2026
2026/01/01
Martxoaren 1ean Donibane Lohizuneko kaleak hartu dituzte Begiraleak dantza taldeko kaskarotek. 2020an piztu zuten ateraldi hori. Gogoeta batetik abiatu ziren; ikusten zuten Betti Beteluk ikaragarrizko lana egin zuela Lapurdiko dantzen berreskuratzean eta beraien taldeak ezker eta eskuin ematen zituztela dantza horiek, bai beraien ikuskizunetan eta bai kanpora begira, baina ez zuten herrian beraien dantza guztiak ematen zituzten egunik. Irudiak: Begiraleak. Kaskarotak, Donibane Lohizune, 2026-03-01.
Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak
2025/12/30
Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzaiko gazteek egindako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan ohituraz goizez egiten diren barrikadak ikusi daitezke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Altzai ematen badugu ere laburduraz, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta da udalerriaren osaketa eta hiruetako dantzari eta arizaleak aritu ziren 1976ko maskaradetan. 00:22-03:01 Lehen barrikada Lehen irudietan maskaraden aktoreak ikusi daitezke segizioan: bi Kantiniersa, Zamaltzaina, Kerestuak, lau Küküllero, lau Marexalak, Entseinaria (hemen Zuberoako bandera darama), Jauna eta Anderea. Horien atzean beste batzuk daudela ikusi daiteke, baina oraindik zein diren ez dakigu. Suposatzen ahal da bi Kantiniersen aurretik Gatuzaina dagoela eta denen aurretik Txerreroa. Marexalen heinean musikariak direla ikusi daiteke. Txirularia Jean-Mixel Bedaxagar da. Sarrera motz honen atzetik, barrikada haustean egin ohi dituzten bakarkako dantzak ikusi ditzakegu irudietan. Txerreroaren puntuaren bukaera ikusi ondoren Gatuzaina, Kantiniersa eta Zamaltzaina dantzan ari dira bata bestearen ondotik. Segidan, Gurutzatzea dantzatzen dute bost aitzindariek (Txerreroa, Gatuzaina, bi Kantiniersa eta Zamaltzaina). Ohiturazko protokoloa segitzeko Entseinaria doa dantzara eta bere atzetik Jauna, Anderea, Laboraria eta Laborarisa. Haien modu berezian Buhame eta Kauterek bukatzen dute plazari itzulia eginez. 03:05-07:02 Bigarren barrikada herriko plazan Altzai-Altzabeheti-Zunharretako maskaradariak Hauzeko herriko plazara heldu dira. Arratsaldean, bertan emanen da ikusgarria. Dantzan doaz plaza hartzera. Bakarkako puntuetarik Kantiniersa eta Zamaltzainarenak ikusten dira. Gurutzatzea dantzatu eta gero, Jauna, Anderea, Laboraria, Laborarisa, Xorrotxak eta Marexalak, dantzan ikusten dira. Bukaeran berriro, Buhameak eta Kauterak. Bukatzeko, Xorrotxak haien bertsoak kantzatzen agertzen dira irudietan. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 006. Hauze, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data: Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Liburutegia dantzan 2025
2025/12/29
Hauexek Dantzan liburutegira 2025. urtean gehitu ditugun liburuak:
Marian, textos y poemas en tu recuerdo Juan Antonio Urbeltz, 2025
Ilunpetik argira; Ihauteri Thierry Truffaut, Patxi Beltzaiz, 2025
Des Ténèbres à la Lumière; Ihauteri, Carnaval Thierry Truffaut, Patxi Beltzaiz, 2...
Urrezko Domina 2025 ezpata-dantza
2025/12/26
Gipuzkoako Urrezko Domina Lourdes Iriondori eskaini dio Gipuzkoako Diputazioan 2025eko abenduaren 12an egindako ekitaldia Donostian, Diputazioaren jauregian. Ezpata-dantza eskaini dute Ikerfolken zuzendaritzapean Argia (Donostia), Urki (Andoain). Kemen (Irun), Goizaldi (Donostia), Udaberri (Tolosa), Aurtzaka (Beasain), Haritz (Elgoibar), Kezka (Eibar) eta Arkaitz (Añorga) dantza taldeetako dantzariak, bai eta Usartza (Eibar) txistulari taldeak ere. Argazkiak: Gorka Bravo.
Baserritar jantziaren inguruko doktore tesia defendatu du Ane Albisuk
2025/12/15
XX. mende hasieran baserritarren janzkeratik sortutako festarako jantzia aztertu du Ane Albisu Iriartek (Donostia, 1960) Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu duen doktore tesian. “Baserritar jantziaren sorrera eta bilakaera” du izenburua Albisuk defendatu duen doktore tesiak. 1885-1990 urteen a...
Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen
2025/12/09
Irudi horiek Zuberoako Sohüta herrian grabatu zituzten Hélène eta Jean Michel Guilcher-ek 1963an, bertan antolatua izan zen festa publiko batean. Filma zati osoa polikiago grabatua da, abiadura geldoagoan ikusteko pentsastua, mugimenduak argiago ikusi ahal izateko. Lehen irudietan bi dantzari agertzen dira taula gainean. Inguruan kadera andana bat agertzen dira, baina ez da publikorik eserita. Bi dantzariak Sohütakoak dira. Zamaltzaina Etienne Cazet da eta Kantiniersa Jean Simon Couchinave. Haien atzean, agertokiaren bazterrean bi musikari eserita daude. Xirularia Jean Copen da. Sagasetak jasotakoaren arabera, Copen 1936an Londresen dantza egitera joandako zuberotarren taldean zen, dantzari moduan, txerrero aritu zen hain zuzen. 1972an Maulen txirulari eskola abiatu zenean lehen maisua izan zen Copen. 00:22 Lehenik bi dantzariek puntu segida bat ematen dute. Bideoak soinurik ez duenez ezin da dantza ezagutu, baina bi sekuentziakoa dela dirudi, Satan-dantza edo Barrikada adibidez. Ikusi ditzakegu bi lehen puntuetan atzera doaz eta puntuaren bukaera dira. Horrek inplikatzen du aitzin aurrerako puntu bat duela, baina ez da bideoan agertzen. Ikusi dezakegun hirugarren puntua alboetarakoa da, Antrixat erresta edo Apala kasu honetan. Bi dantzariek frejat doblearekin bukatzen dute. 00:50 Ondotik, bakoitzak bere txandan godalet-dantza erakusten digute. Zamaltzaina agertzen da lehendabizi eta gero Kantiniersa. Biek tradizioz egiten den moduan erakusten dute: Jauzia (sinple lauetan), basora hurbiltzeko puntua eta godalet gaineko puntua. Azpimarragarri dira Zamaltzainaren dantzan, jauzian, hirugarren simplean egiten duen "fantasia" eta baso gainean ematen duen teknika handiko puntua. Bi kasuetan ohartu gaitezke dantzariak gelditzen direla aurreratzeko puntua bukatzean eta edalontziaren gaineko puntua egin aurretik. 02:14 Puntuen demostrazioarekin bukatzeko, bi dantzariek batera Braletik jauztea dantzatzen dute. Nahiz eta ez den hasierako puntua osoki ikusten, dantzak dituen hiru puntu multzoak argiki ikusten dira hor. Bukaeran ere parte bat falta zaio. 02:44 Filmea bukatzeko Zuberoako makila-dantza ikusi dezakegu. Hastapenean, Etienne Cazet-ek zamaria kenduta makilgurutzea dantzatzen du. Hori da bi makila luzeak lurrean gurutzatuta egiten den dantza. Lehenik tokian egiten du eta gero itzulika. Gero, txirulari zen Jean Copen berak, erakusten du makil dantzaren jauziaren partea. Hori da makilak elkar joz dantzatzen dena "jauzi sinplea". Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 005. Sohüta: Couchinave, Cazeta eta Copen. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]
Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]
Dantzan.com - Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian
2013/10/14
Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez [...]
Dantzan.com - Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/10/01
Mila esker Aritz!
Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925
2013/09/18
Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio [...]
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta [...]
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena [...]
Dantzan.com - Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!