Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lacarrak eta Iratxe Ansak Espainiako Max sariak eskuratu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lacarrak eta Iratxe Ansak Espainiako Max sariak eskuratu dituzte

2022/06/07 12:00
Lucia Lacarrak eta Iratxe Ansak Espainiako Max sariak eskuratu dituzte

Lucia Lacarra Espainiako Max Sariarekin, 2022-06-06.

SGAE fundazioak antolatutako Espainiako Arte Eszenikoen 25. Max sariak banatu dituzte Menorcan (Herrialde Katalanak) ekainaren 6an eta Lucia Lacarrak emakumezko dantzaririk onenaren saria eta Iratxe Ansak koreografiarik onenarena jaso dituzte. Ansa CreAcción obrarengatik saritu dute eta Lacarra In the Still of the Night ikuskizunean egindako interpretazioagatik.

Iratxe Ansaren eta Igor Bacovichen proiektua da CreAcción; parte hartze prozesu batetik sortutako formatu eszenikoan egindako dantza garaikideko obra. Lan hori sortzeko dantzarekin loturarik ez duten pertsonekin lanean aritu dira hainbat astetan Ansa eta Bacovich koreografoak.

CreAcción
Iratxe Ansaren Metamorphosis Dance konpainiaren CreAcción ikuskizuna.

Lucia Lacarrak Matthew Goldingekin sortutako ikuskizuna da In the Still of the Night. Orainaldia eta iragana nahasten dira, eta bi pertsonen ezkutaleku emozionalak hainbat ikuspegitatik argitzen dituen istorioa kontatzen dute. 1960ko hamarkadan girotutako musikak eta janzkerak erakusten dituzte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.