Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jondane Johaneren dantza Betzulatik Larrunera

Dokumentuaren akzioak

Jondane Johaneren dantza Betzulatik Larrunera

2022/06/23 11:05

Ekainaren 23an, Donibane, San Joan edo Jondane Johane bezperan, udako solstizioa ospatzeko une berezia izaten da, sua eta ura, kantu eta dantza izaten dituena ardatz nagusi. Mixel Etxekoparrek Jondane Johane branlea sortu zuen data honetan mendian dantzatzeko. Hemen Etxekoparrek berak helarazi dizkigun doinua, urratsen segida eta kantaren hitzak, eta dantzarako gonbidapena:

Jondane Johaneko Süak
ÜDABÜRÜKO SÜAK
Mendi bixkarretako süak
Ekainaren 23ko süak
Birusen errearazteko süak
Xiberoko Mendietan, Betzulatik Larrunerat gutienez!! (eta Aizkorrin eta Urkiolan ikus bagintzae??? Nork daki?)
Süpizgeia presta, lagünak bil, mendian igaran, jan eta edan, kantüz eta dantzan!
Eta biharamenean leküa bil eta garbi, kabaleak beitira han nausi!
Izan ontsa, berriz arte,
Berriz ontsa izan arte!
HEBENTIK

 

Urratsen segida

  • Sinple kontrapasez X4
  • Ezker esküin
  • Sinple doble Pika üngüratzez

Hitzak

Urteak jin eta bihikatzen bata bestea(re)n ordari
Ihautez piztürik sü berria eki begia beilari
Exker negüa esküin argia
Jauzi aitzina dantzari
Doblez ützüli esküak ützi
Pikaz üngüra süari

Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi emaile
Argizagia eta ekia zure bi haurren sortzale

Exker negüa...

Goren gorenik gure izarra xuri gorri argizale
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile
Exker negüa esküin argia...
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari
Üngürü üngürü urtaroak egünak zor dü gaüari
Exker negüa esküin argia...

Duela bi urte pandemian, Eutsi dantzan ekimenaren baitan Ihitz Iriart dantzari eta abeslari zuberotarrak Jondane Johaneren branlea dantzatzeko argibideak eta urratsak azaldu zizkigun honako bideoan:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.