Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Umorea eta dantza eskutik datoz Leiora

2023/05/12

Maiatzaren 18tik 21era Leioako XXIII. Umore Azokan dantza, antzerkia, zirkua, performanceak, clowna, instalazioak eta musika oinarri dituzten ikuskizunak izango dira. Arte eszenikoetako 43 konpainia eta 90 emanaldi izango dira bertan. Kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien eraku...

Gehiago irakurri

Hondarribia Dantzan bertan behera geratu da taldekide baten heriotzaren ondorioz

2023/05/03

[Eguneraketa 2023-05-04] Kemen dantza taldeko kide baten heriotzaren ondorioz bertan behera utzi ditu Irun-Hondarribiko dantza taldeak asteburu honetarako aurreikusita zituen Hondarribia Dantzan programaren ekitaldiak. ----------- Hondarribia-Irungo Kemen dantza taldeak 50 urte bete ditu aurt...

Gehiago irakurri

Yang Liping dantzari eta koreografo baitarrak idatzi du 2023ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2023/04/28

"Gorputz-hizkuntza da gizateriak duen komunikazio-modurik berezkoena", horrela hasi du Yang Liping ( Eryuan ,  Dali Bai , 1958 ) dantzari eta koreografo baitarrak 202 3 ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua . Txinako Herri Errepublikak barne hartuta d...

Gehiago irakurri

Indartsu dator Indarra 50. urteurrenera

2023/04/11

Gasteizko Indarra dantza taldeak aurten 50 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko urtean zeharreko egitaraua antolatzen dabiltza. 1973an sortu zen taldea, eta hasieratik "Arabako eta Euskal Herri osoko ohiturak dantzen bidez aztertzea, kontserbatzea eta erreproduzitzea" izan du helburu. Egitaraua ...

Gehiago irakurri

Ahaide zahar huntan: Sestaorako dantzak erakusleihoan

2023/03/31

Ahaide zahar huntan... erakusketa ireki du Sestaoko Eusko Lorak dantza taldeak martxoaren 23tik apirilaren 23ra, "duela urte batzuetatik abiatu dugun proiektua hezur-mamitzen duen guztia ekarri nahi izan dugu hona, jendeak ulertzeko zertan ari garen". Izan ere, Eusko Lorak taldeak, taldearen zein...

Gehiago irakurri

Maritzuliren 'Dantzaz Ele' jantzi erakusketa Donostian

2023/03/23

Baionako katedraleko klaustroan milaka ikuslek ikusi zuten erakusketa Donostiako San Telmo museoan izango da martxoaren 28tik apirilaren 23ra. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantza erritutako jantziak biltzen dituen Baiona-Miarritzeko Maritzuli konpainiak sortutako Dantzaz Ele erakusketak....

Gehiago irakurri

Goizaldi, 75 urtez Gipuzkoako dantzen oinordeko

2023/03/20

Hainbat belaunalditako dantzariak elkartu eta 75. urteurrena ospatzeko urte osoko egitaraua antolatu du Donostiako Goizaldi dantza taldeak. “A urreko urteko ikasturte hasieran hasi ginen antolatzen, 75. urteurrenerako batzordea egin genuen. Kontaktu zuzena du gu bazkideekin eta horietako a...

Gehiago irakurri

Gazte Topaketak antolatu ditu EDBk dantzari gazteak ahaldundu asmoz

2023/03/13

B elaunaldi en arteko errelebo ezaren aurrean, gazteak ahalduntzeko helburuarekin ekainaren 30etik uztailaren 2ra Gazte Topaketak antolatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak A s parrenan (Araba). “ Ikusi dugu 15-25 urte bitarteko g...

Gehiago irakurri

Yauzkari konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

2023/03/08

Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak . Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza garaikideko konpainia erreferentee...

Gehiago irakurri

Gasteizko Folklore Akademiako euskal dantzen irakasleen zerrendetako deialdia

2023/02/16

Aldi baterako langile-beharrei erantzuteko hainbat kontratazio zerrenda zabaltzeko azterketa eta merezimendu bidezko hautatze prozedurarako deialdia k argitaratu ditu Gasteizko Folklore Akademia k, tartean, euskal dantzako irakasleena. Eskabideak aurkezteko epea otsai...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com