Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

2021/07/15

Irlanda, Polonia, Peru, Senegal eta Euskal Herriko dantza taldeen emanaldiak izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Aurreko urtean ezin izan zen jaialdirik ospatu pandemia zela eta; data bat baino gehiago finkatu zituzten, baina azkenean dena bertan behera gelditu ze...

Gehiago irakurri

Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

2021/07/12

Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du maskaradak ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten maskaradak Zuberoan. Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita, maskaradak emango dituzte udan zehar. 2020ko urrian iragarri zuten , baldintzak betetz...

Gehiago irakurri

Dantza da gehien praktikatzen dugun kultur-jardueretakoa

2021/07/09

Euskal herritarrek gehien egiten ditugun kultura-jardueren artean dago dantza, hain zuzen ere amateur mailako kultura-praktiken intzidentzia-rankingean bigarren postuan ageri da. Kulturaren Euskal Behatokiak eginiko Euskal Herriko parte-hartze kulturalaren Inkestaren arabera, eskulanak eta artisa...

Gehiago irakurri

Barakaldoko Erreka Ortu taldea geldirik lokal berriaren zain

2021/07/01

Urte eta erdi da Barakaldoko Erreka Ortu dantza taldea gelditu zela, eta pandemiari entseatzeko lokalaren arazoa gehitu zaio. Taldearen 55. urteurreneko ospakizunetan behar zuten, baina egoera guztiz bestelakoa da. 2008tik alokairuan zuten lokala utzi behar izan dute, eta Udalak beste lokal bat utz...

Gehiago irakurri

La Fundicioneko terrazan egingo da Lekuz leku 2021

2021/06/23

Hamabi dantza konpainien piezak aurkeztuko dira aurtengo Lekuz leku jaialdian, eta emanaldiak aretoko terrazan eskainiko dira. Konpainien erakustaldiez gain, Historia de la danza contemporánea en España» liburuaren III. bolumena aurkeztuko da. Jaialdia dantza garaikidea ikusle guztiengan...

Gehiago irakurri

Gilen Zaldunbide: “Herriko dantza taldea garenez gure tradizioari eustea da zentzuzkoena”

2021/06/17

Luze joan da esperoa, pandemiak lanak zaildu dizkie Arrolako kideei eta mugen itxierak zuzen-zuzenean eragin die. Ez omen da erraza izan jendea berriz motibatzea, baina lortu dute eta larunbat honetan Izan Baita ikuskizuna plazaratuko dute Baigorriko ezkerparetan. Gilen Zaldunbidek ( Anhauze, 199...

Gehiago irakurri

Filipe Oihanburu 100 urte dantzan

2021/06/15

Ehun urte beteko ditu hilaren 26an Filipe Oihanburuk (Argeles-Gazost, Biarno, 1921); eta urtebetetzearen bezperan Biarritzeko Urrezko Domina jasoko du euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… da Oihanburu, mende beteko bizitzak ...

Gehiago irakurri

Pasaiako 3. dantza festibalak dantzatz beteko ditu herriko txokoak

2021/06/10

Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala , eta ekainaren 10etik 13ra hamabi dantza konpainien lanez osatutako egitaraua prestatu dute. Emanaldiez gain, herritarrentzako tailerrak eta Pasaiako Iker Murilloren STUDIO 24 eskolako ikasleen saioak ere izango dira. Euskal Herriko hainbat txokotako da...

Gehiago irakurri

Baigorriko Etxauzia jauregiaren historia dantzan aurkeztuko du Arrolak

2021/06/09

Arrola dantza taldeak Izan Baita ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 20an Baigorrin. Baigorriko Etxauzia jauregiaren historia eta Nafarroako Erresumaren gainbehera kontatuko dituzte dantza, musika eta antzerkiaren bidez. Pandemiak guztiz oztopatu ditu prestaketak; baina, azkenean, urtebeteko atzerap...

Gehiago irakurri

Dantza Plazan berriro ere martxan da Gasteizen

2021/05/25

Urtebeteko geldialdiaren ondoren, osasun neurriak hartuta eta lekuz aldatuta, Dantza Plazan programari ekin diote Gasteizen. “Oso hunkigarria izan da hasiera, jendea dantzarako gogoz dago”, azaldu digu Jon Fernandez antolatzaileetako batek. Udal Folklore Akademiak, herritarrak plaza dantzetara ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com