Hamabi dantza konpainien piezak aurkeztuko dira aurtengo Lekuz leku jaialdian, eta emanaldiak aretoko terrazan eskainiko dira. Konpainien erakustaldiez gain, Historia de la danza contemporánea en España» liburuaren III. bolumena aurkeztuko da.
Jaialdia dantza garaikidea ikusle guztiengana hurbiltzeko helburuarekin sortu zen eta dantzak hiriko hainbat espazio hartu izan ditu. XVII. edizio hau, ordea, osasun arloko murrizketak direla eta, La Fundicioneko eremura mugatuko da. Tailerrak, berriz, bertan behera gelditu dira. Hala ere, Lekuz leku jaialdia dantzaren topaleku da, eta artisten eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzea izango da helburua aurtengoan ere.
Dantza saio guztiak dohainik izango dira, baina edukiera kontrolatzeko beharrezkoa izango da gonbidapenak aurrez eskuratzea.
Egitaraua
Ekainak 23
Ekainak 24
Ekainak 25
Ekainak 26
Konpainiak eta ikuskizunak
Informazio gehiago: Lekuz leku 2021