Dokumentuaren akzioak
Pasaiako 3. dantza festibalak dantzatz beteko ditu herriko txokoak
Dantzan
Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala, eta ekainaren 10etik 13ra hamabi dantza konpainien lanez osatutako egitaraua prestatu dute. Emanaldiez gain, herritarrentzako tailerrak eta Pasaiako Iker Murilloren STUDIO 24 eskolako ikasleen saioak ere izango dira.
Euskal Herriko hainbat txokotako dantza sortzaileak izango dira datozen egunetan Pasaiako kaleetan. Aurtengo 3. edizio honetan bi dantza lanen estreinaldiaz gozatzeko aukera izango da, Proyecto Larruaren Muda eta Noemi Viana pasaitarraren Anakrusa taldearen E.612. Erakustaldiak honako eremuetan izango dira: Biteri plaza, Azoka, Ibaiondo Zabalgunea, Ibaiondo Frontoia, Skate park, Juanba Berasategi Aretoa.
Kale ikuskizun guztiak doakoak dira, baina bertaratu ahala izateko gonbidapena eskuratu behar da Ibaiondo Frontoiko leihatilan. Larunbateko Studio24 eta Haatiken saioen eta igandeko barra klasikoaren gonbidapenak Studio24 dantza eskolak kudeatuko ditu, eta igande arratsaldean Juanba Berasategin izango den ikuskizunaren sarrerak, berriz, salgai daude 10 eurotan.
Egitarua
Ekainak 10, osteguna
- 17:30 Betania Mendoza: Entre Orillas Non: Azoka
- 19:30 Xian Martinez: Con /Sin /In-tacto + Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga: Leiho zikin, zeru garbi + Qabalum: La Levedad Non: Biteri plaza
Ekainak 11, ostirala
- 18:30 Lasala: Fight + Amaiur Luluaga: J-AhO! II Non: Biteri plaza
- 20:30 Askoa Etxeberria: Ufadak Non: Ibaiondo Zabalgunea
Ekainak 12, larunbata
- 11:30 Noemi Viana: Dantza familian Non: Azoka
- 17:30 Iker Murillo: Studio 24 + Haatik: Beldurrik gabe Non: Ibaiondo Frontoia.
- 19:30 Eva Guerrero: Gorpuztu Laburra Non: Skate park
- 20:30 Proyecto Larrua: Muda + Anakrisa: E.612 Non: Biteri plaza
Ekainak 13, igandea
- 11:30 Iker Murillo: Studio 24 barra klasikoa Non: Ibaiondo Zabalgunea.
- 12:30 Matxalen Bilbao: Fugas Non: Biteri plaza
- 13:30 Natxo Montero: Lugarri Non: Ibaiondo Zabalgunea
- 19:00 Circle of trust & Logela: Codice Non: Juanba Berasategi Aretoa
Konpainiak eta ikuskizunak
Betania Mendoza: Entre Orillas

Xian Martinez: Con /Sin /In-tacto

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga: Leiho zikin, zeru garbi

Qabalum: La Levedad

Lasala: Fight

Amaiur Luluaga: J-AhO! II

Askoa Etxeberria: Ufadak
Noemi Viana: Dantza familian

Iker Murillo: Studio 24

Haatik: Beldurrik gabe
Eva Guerrero: Gorpuztu Laburra

Proyecto Larrua: Muda

Anakrisa: E.612

Iker Murillo: Studio 24 barra klasikoa

Matxalen Bilbao: Fugas

Natxo Montero: Lugarri

Circle of trust & Logela: Codice

Informazioa gehiago: Pasaiako Dantza Festibala 2021
Dokumentuaren akzioak




