Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Leitzako ingurutxoaren bi bertsio aurrez aurre

2009/11/24

2004ko maiatzean dantza ekitaldi berezi bat egin zuten Leitzan. Herrian egiten den ingurutxoa eskaini zuen bertako Aurrera dantza taldeak eta Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak ere dantza berbera eskaini zuen, Leitzako ingurutxoa. Bi bertsioak aurrez aurre ikusi eta desberdintasunak antzematea zen helburua. Hemen duzue bi ingurutxoak ikusteko aukera bi bideotan.

Gehiago irakurri 2

Itsasoarekin dantzan

2009/11/09

Itsasoa haserre dabil egunotan Kantauri aldean. Donostiako Paseo Berrian oldartzeko joera erakutsi ohi du eta olatuen-dantza ikusgarria izan ohi da. Hori gogoan hartuta Gorka Bravo argazkilariak Laura Gil dantzaria gonbidatu du Itsasoarekin dantza egitera.

Gehiago irakurri

Argiak ikuskizun berezi batekin ospatuko du Axuri-beltza-ren 40. urteurrena

2009/11/02

2009. honetan bete dira 40 urte Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik Jaurrietako Axuri-beltza sortu zutenetik. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko du Argia dantzari taldeak, abenduaren 4ean, Donostiko Victoria Eugenia antzokian. Axuri-beltza izena izanen du ikuskizunak eta Argiaren ibilbideko zenbait dantzez gain zenbait lan berri ere eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri

Udazkenerako dantza ikastaro eskaintza berria Dantzan Ikasin

2009/10/15

Udazkenerako dantza ikastaro eskaintza berri batekin dator Dantzan Ikasi. Zuberoako dantzak Jean Mixel Bedaxagar, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrearekin, Argia taldearen oinarriak eta sorkuntza emariak Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregirekin, eta dantzaren mugimenduaren analisian eta dantzaren pedagogia Aiko taldearekin dira azaroa eta abenduan egingo diren ikastaroak.

Gehiago irakurri

Gernika lan berria Gernikan bertan aurkeztuko du Aukeran-ek

2009/10/15

'Gernika, mihise gaineko dantza' estreinatuko du Aukeran konpainiak larunbatean Gernikan. Urriaren 17an, Gernikako Lizeo Antzokiak hartuko du Aukeran konpainiaren lan berriaren estreinaldi ofiziala.

Gehiago irakurri

Leire Ituarteren estreinaldia La Fundicion-en

2009/10/08

La Fundicion-en gauzatzen ari den egoitza programaren emaitza aurkeztera doa Leire Ituarte asteburuan. Urriaren 10ean eta 11an, 20.00etan bi pieza eskainiko ditu: "Look at me, Bang Bang" eta "Azul en tres actos".

Gehiago irakurri

Errusiako frontean soinua eta panderoa jo eta dantzan

2009/10/05

Horra lehen mundu gerrako argazki bitxi bat. Negu gorriak harrapatu zituen gudan errusiar eta alemaniarrak eta gorriak ikusi zituzten. Baina unerik okerrenean ere izaten da dantzarako beta.

Gehiago irakurri 3

Mikel Aristegi: "Emozioetaz aritzeko gaitasun berezia du dantzak"

2009/10/05

“Ezustekoa” lana aurkeztuko du datorren urriaren 10ean Mikel Aristegik Donostian. 1936an Hernanin fusilatu zituzten 200 lagunetako bat zen Julian Aristegui, Mikelen aitona. Aitarekin trajedia hura gogoratzeko egindako lana dago ikuskizunaren oinarrian. Urriaren 10ean eta 11an aurkeztuko da Unerwarttet - Ezustekoa Donostian, Antzoki Zaharrean.

Gehiago irakurri

Dantzaz elkarteak kudeatuko du Gipuzkoako Dantzagunea

2009/09/28

Gipuzkoako Foru Aldundiak Artelekun egokitu duen Dantzagunearen kudeaketa eta erabilerarako plangintza egiteko aholkularitza zerbitzua Dantzaz elkarteak gauzatuko du. Artelekun bertan egoitza duen Dantzaz konpainiaren jardueraz gain, Dantzagunearen beraren koordinazioaz arduratuko da Filgi Claveriek gidatzen duen lantalea.

Gehiago irakurri

Haizea Ormaetxea eta Ander Navarro Bizkaiko aurresku txapeldunak

2009/09/11

Pasa den irailaren 6an jokatu da Ondiz-en, Leioan, Bizkaiko 39. aurresku txapelketa. Haizea Ormaetxea nesketan eta Andera Navarro mutiletan izendatu zituzten txapeldunak. Bi txapeldunen aurreskuak ikus ditzakezue bideo hauetan Youtubeko encix erabiltzaileari esker.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com