Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz elkarteak kudeatuko du Gipuzkoako Dantzagunea

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz elkarteak kudeatuko du Gipuzkoako Dantzagunea

2009/09/28 10:47

Artelekuko dantza alorraren kudeaketa eta erabilerarako plangintza diseinatu eta idazteko eta jardueren koordinaketarako aholkularitza zerbitzua kontratatzeko prozedura irekiaren deialdia egin zuen Gipuzkoako Diputazioak uztailean. Gehienez 55.000 euroko lizitazio zen eta besteak beste, Dantzagunearen lan lerro nagusiak eta etorkizunean nola garatu ahal izango diren proposatuko dituen erabilera eta kudeaketa plan bat diseinatzea izango ditu eginbeharrak.

Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) lehiaketaren emaitza eta bertan adierazten denez Dantzaz elkarteak eskuratu du deialdiaren kontratua. 53.500 euroko proposamena egin du Dantzaz elkarteak. Bere gain izango dira urtebetez Gipuzkoako Dantzagunearen jardueren koordinaketa eta ekoizpenak lanak, eta baita gunearen erabilera eta kudeaketa plan bat diseinatzeko ardura.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.