Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako Dantzagunearen programazio eta jarduerak
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Artelekun dituen dantza instalazioak egokitu eta gehitu ditu egoitza bezala, proiektu hau aurrera eraman ahal izateko. Guzti honen ondorioz, dantzaren alorrean sorkuntza, entsaio lanak edo formazio programak egin nahi izan dituzten entitate eta pertsonek lekua izan dute bertan, espazioen lagapen programa bati esker.
Dantzaren sektoreak, hezkuntza sistemaren hutsuneak eta estruktura gabezia kontutan hartuta, hiru lan ardatz identifikatu ditu.Gipuzkoako Foru Aldundiak, bat egiten du hiru lan ardatz horiekin eta lan ildo jarri ditu abian.
1.go lan ildoa: Dantza tradizionala balioan jarri eta beste dantza expresioen maila berean jarri. Euskal dantza tradizionalaren kurrikulumaren erredakzioa jarri da martxan, Dantza ikasi progrmaren bitartez
Dantzan ikasi programa
Dantza tradizionalaren alorrean formazio jarraitua. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz sortu da Dantzan Ikasi egitasmoa. Dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. Ikastaro, mintegi eta taller teoriko zein praktikoen bidez, dantza irakasleen eta dantzarien formazioa osatzeko aukera eskaini nahi da ekimen honen bidez. Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasi-ren Jarraipen Batzordetik. Joan den maiatzean jarri zen martxan egitasmoa.
2. lan ildoa: Hezkuntza mundutik, dantzariek profesionaltasunerako pausua emateko baliabideak sortzea.Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzak, Dantzaz konpainiaren ereduaren aldeko apostua egin zuten eta hala jarraitzen dute gaur ere.
Dantzaz Konpainia:
Gipuzkoako kulturaren munduan orain lau urte sortu zenetik, Dantzaz konpainiak bi helburu nagusi izan ditu: publikoaren dantzaren aldeko sentsibilizazioa bultzatzea eta dantzari gazteen profesionalizazioa indartzea.
Horren adibide bezala aipa genitzake azken hilabeteotan egindako honako jarduerak:
- Konpainia osatzen duten hamar dantzariak aukeratzeko audizioan Europa guztitik etorritako 150 dantzarik hartu zuten parte.
- Gipuzkoako 13 ikastetxeekin sentsibilizazio-kanpaina aurrera eraman dute, 1200 ikasleei zuzendutako ekitaldiekin.
- T.danz gazte balleten topaketak antolatu dituzte, nazioarteko beste bi konpainia gazteekin esperientziak partekatuz (Quebeceko Ballet divertimento eta Parisko Junior Ballet Classique).
- Programa berri bat estreinatu dute , laugarrena eta 1.01 izena daramana, hiru koreograforen lanak elkartuz, publikoaren eta kritikaren harrera ezin hobea lortuz.
Dantzaz konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak jasotzen ditu, proiektu estrategikotzat hartu dute.
3. lan ildoa: Dantzaren sorkuntza eta formakuntza jarria zihurtatuko duten estruktura edo oinarriak sortzea: Gipuzkoako Foru Aldundiak Artelekun Artelekun kokatu du Gipuzkoako Dantzagunea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Artelekun, arte garaikidean sorkuntzari bultzada emateko sortutako zerbitzu plataformaren eredua, baiogarri izaten jarraitzen baita artearen beste arlo batzuetan ere.Horrexegatik, Artelekun dagoen Dantzaguneak, sorkuntzarako espazioak uzten jarraituko du, baita formazio
zikloak egiteko ere eta dantza sektorearen parte hartzea zihurtatuko duten dinamikak sortuz.Horren adibide da Ertza konpainia:
Ertza konpainia:
Asier Zabaleta dantzari eta koreografo gipuzkoarrak zuzentzen duen konpainia hau dantza garaikidearen alorrean Gipuzkoako esanguratsuena da eta Autonomia Elkargoan kalitate eta oihartzun haundiena duten konpainiatako bat. Bere helburu nagusia da espazio berri bat lortzea non dantza garaikideak beste arte disziplinekin harremanak sortzen dituen, lengoia eszenikoa berrituz. Egotik,
Babia, Look, Ostrukaren zuloa, Bihar jaio nintzen eta azken aldian estreinatu berri duen Zoo dira bere lan nagusiak
Sorkuntza proiektuetarako eta produzio berrien entseguetarako espazioak uzten ditu sarritan Diputazioak, hala nola: Dantzan bilaka-ri, Dantza hirian-i eta, orain arte aipatutakoez gain baita beste batzuri ere.
Gainera, lehen aipaturiko konpainien bitartez, ikastaro eta tailerrak antolatu ditu Aldundiak, eta baita bere klaseak ireki ere. Gipuzkoako dantza profesionalen elkartearekin lankidetzan. Opor garaietako ikastaro espezializatuak antolatuz. Espezializazio ikasketak egiteko beka programa ere abian du Diputazioak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 416.000€ inbertitu ditu aurten, dantzaren inguruko jardueretan
2009ko ikastaro, tailer eta proiektu puntualak. Egindakoak eta egitekoak.
Otsailak 28-martxoak 1 |
Tomas Aragay eta Sofia Asencioren tailerra Antolatzaile: Hamalauzanko elkartea |
Apirilak 14-18
|
Aste Santuko ikastaroa: klasikoa, garaikidea, jazza Antolatzailea: Gipuzkoako dantza profesionalen elkartea |
Apirilak 25-26
|
Daniel Abreuren tailerra Organiza: Hamalauzanko elkartea |
Maiatzak 9 |
Dantzan ikasi programako ikastaroa |
Maiatzak 13-22
|
T-danz gazte balleten bigarren topaketak |
Ekainak 29-Uztailak 10 |
Udako dantza ikastaldia, klasikoa eta garaikidea |
Uztailak 11 eta 18 |
Dantzan ikasi programako ikastaroa |
Uztailak 13-17
|
Gorka Alda-Mikel Aristegui, sorkuntza lan berriaren prestakuntza lana |
Uztailak 20-24 |
Iker Arruek eta Laura Villarrek zuzendutako tailerra |
Abuztuak 3-14 |
Dantza hirian: Aterpean programa: Iker Gómezen sorkuntza-lan berria Antolatzaile: Dantza hirian |
Abuztuak 3-14
|
Gorka Alda-Mikel Aristegui, sorkuntza lan berriaren prestaketa lana |
Iraileko asteburu baten |
Urs Stauffer-en tailerra Antolatzaile: Hamalauzanko elkartea |
Irailak 26 |
Dantzan ikasi programako ikastaroa |
Urriak 3-4 |
Jornadas intrasectoriales de danza Antolatzaile: ADDE (Asociación de danza de Euskal Herria) |
Azaroak 3-5-7 |
Dantzan ikasi programako ikastaroa |
Azaroak 28 Abenduak 4-5 |
Dantzan ikasi programako ikastaroa Dantzan ikasi programako ikastaroa |
Abenduak 28-31 |
Gabonetako ikastaroa: klasikoa, garaikidea, jazza Antolatzaile: Gipuzkoako dantza profesionalen elkartea |
Abenduak 28-30 |
Dantzan ikasi programako ikastaroa |
Jarduera hauetan inplikatutako entitateak:
-
Dantzan.com
-
Dantza hirian festibala
-
Dantzaz konpainia
-
Ertza konpainia
-
Euskal Dantzarien Biltzarra, Gipuzkoa
-
Euskal Herriko dantza elkartea – Asociación de danza de Euskal Herria (ADDE)
-
Gipuzkoako dantzari profesionalen elkartea
-
Hamalauzanko elkartea
-
Ikerfolk elkartea
-
Dantzari eta koreografo askeak: Mikel Aristegi, Izaskun Lapaza, Silvia Hoyos…
Dokumentuaren akzioak