Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itsasoarekin dantzan

Dokumentuaren akzioak

Itsasoarekin dantzan

2009/11/09 11:33

Argazkilaria da Gorka Bravo eta dantza argazki ederrak egin ditu azken urteotan, Dantza Hirian jaialdian besteak beste. Itsasoaren eta Laura Gil dantzariaren arteko harreman berezia planteatu du oraingoan eta olatu erraldoiak eta dantzari soilaren arteko bikote-dantza bitxia bilatu du.

Donostian, Paseo Berrira joan eta Laura Gil dantzaria olatuen esperoan jarri da. Olatu erraldoiak iritsi ahala dantzan hasi da Laura Gil eta argazkilaria lanean, itsasoaren eta dantzariaren arteko dantza islatzen.

Itsasoaren dantzan - Gorka Bravo 04

Dantza argazki sorta ederrak ditu erakusgai Gorka Bravok bai flickr-en prozak_me izenez duen kontuan eta baita bere webgunean bertan: Gorka Bravo Photo

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.