Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantzazaleentzako hainbat produktu izango dira Durangoko azokan

2021/12/02

Aldez aurretik hitzordua hartuta aurrez aurreko formatura itzuliko da Durangoko Azoka, eta aurtengoan ere dantzazaleentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat produktu kontsultatu eta erosteko aukera izango da. Azokan bertan erosteaz gain, online zerbitzua martxan da gaurtik hasita. Durangon b...

Gehiago irakurri

Miña nai, galiziar emigrazioaren istorio dantzatua

2021/12/01

Miña nai edo Ama gurea, Galizia eta Euskal Herria, bi lurraldeetako musika, erritmo eta dantzak taularatuko ditu Ibarra-kaldu taldeak abenduaren 4an, 19:30an, Herrien arteko Folklore Jaialdiaren barruan. Patxi Labordak pentsatu eta zuzendu du ikuskizuna, eta Ibarra-kalduko dantzari eta musikar...

Gehiago irakurri

Claude Iruretagoienak euskal dantzen eta jantzien inguruan eginiko lana saritu du Eusko Ikaskuntzak

2021/11/30

Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria saria jaso du Claude Iruretagoienak . Hamarkadatan euskal dantzen errepertorioa aberasten eta euskal jantzien inguruan eginiko ikerketan eginiko lana aitortu dio Eusko Ikaskuntzak . Azaroaren 26an izan da sari emate ekitaldia Baionako Herriko Etxeko saloian. Ekit...

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren alde lan egin dutenei eskertza Esker Onak V ekitaldian

2021/11/25

Xabier Irazabal txistularia, Amaia Mujika jostuna, Arantza Castañiza, Bizkaiko Gaiteroak, Beti Jai Alai, Santurtziko Mendi Alde, Otxandioko Urduri dantza taldea eta EDBko delegazioak eskertuko ditu BDBk ostiral honetan egingo den V. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian, eta aipamen berez...

Gehiago irakurri

Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria saria jasoko du Claude Iruretagoienak

2021/11/23

Dantzari, dantza-maisu, sortzaile eta jantzigile lanetan nabarmendu den Claude Iruretagoiena baionarrak jasoko du Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria saria. Ostiral honetan, azaroaren 26an, Baionako Herriko Etxean, saloi handian egingo den ekitaldian, egingo da sari emate ekitaldia. Hiru sarituak ...

Gehiago irakurri

Juan Mari Beltranek jaso du Gipuzkoako IV. Ondare Saria

2021/11/18

Euskal herri-musika eta instrumentuak ikertzen  egindako ibilbide oparoa goraipatu ditu epaimahaiak Juan Mari Beltran Argiñena (Etxarri Aranatz, 1947) ikertzaileari eta musikariari 2021eko Ondare Saria emateko. Halaber, saria herri-musika interpretatzen, sustatzen eta zabaltzen egindako lan hand...

Gehiago irakurri

Euskal Herriko elkarteen eta boluntarioen lanari ikusgarritasuna eman nahi dio dantzaren bidez Elkar+ekin gara! ekimenak

2021/11/12

Elkarteen eta boluntarioen lana balioan jarri eta aintzat hartzeko asmoz Elkar+ekin gara! ekimena abiatu du EIBE elkarteak , eta lehen pausoak dantzan ematea da asmoa. Urtarrilaren 2an elkarteetako kideak dantzara bultzatu nahi dira herriko dantza taldeekin elkarlanean. Helburua da elkarteek gure ...

Gehiago irakurri

Iñaki Ahedo eta Xabier Gonzalez: "Interesgarri gertatu zaigu hausnartzea kanpoko ideia batzuk hona inportagarriak ote diren"

2021/11/08

Estoniar lagun batek Iñaki Ahedori bidalitako postal bateko seilua da "Nondik nora folklore?" erakusketaren abiapuntua. 1995. urtetik ari da seiluak biltzen, eta 2019an publikoari erakusteko aukera sortu zen Eusko Lorak dantza taldeak antolatutako erakusketaren bidez. Iñaki Ahedo eta Xabier Gonza...

Gehiago irakurri

Etorkizunerako harreman sareak eginda itzuli dira euskal makila-dantzariak Saloutik

2021/10/26

“ Aukera izan dugu beste taldeen saioak ikusi eta ohartzeko makilekin zenbat dantza egin daitezkeen” dio Sustraiakeko Amaia Jimenezek; “b este taldeen emanaldiak ikusteko eta batez ere jendea ezagutzeko a ukera ona izan da”, dio Gure Txokoako Ainhoa Larretxeak; eta aurrera begirak...

Gehiago irakurri

Lau euskal talde izango dira Saloun 83 talde bilduko dituen makila-dantzen nazioarteko kongresuan

2021/10/20

Berako Gure Txokoa, Legazpiko Sustraiak eta Villabuenako Kaxakabar dantza-taldeak eta Ribaforadako paloteadoak hartuko dute parte u rriaren 21etik 24 ra Saloun (Herrialde Katalanak) ospatuko den m akila-dantzen lehenengo nazioarteko kongresu an . Adrià Ortiz ek, Kataluniako Ba...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com