Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko elkarteen eta boluntarioen lanari ikusgarritasuna eman nahi dio dantzaren bidez Elkar+ekin gara! ekimenak

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko elkarteen eta boluntarioen lanari ikusgarritasuna eman nahi dio dantzaren bidez Elkar+ekin gara! ekimenak

2021/11/12 08:25

Elkarteen eta boluntarioen lana balioan jarri eta aintzat hartzeko asmoz Elkar+ekin gara! ekimena abiatu du EIBE elkarteak, eta lehen pausoak dantzan ematea da asmoa. Urtarrilaren 2an elkarteetako kideak dantzara bultzatu nahi dira herriko dantza taldeekin elkarlanean. Helburua da elkarteek gure gizartean duten garrantzia azpimarratzea, boluntarioen zaintza aldarrikatzea eta herritarrak elkarteetan parte hartzera bultzatzea.

Antolatzaileek ikusten dute dantza komunitatea sendotzeko tresna eta pozik jartzen gaituen jarduera dela, eta bizi dugun garai hauetan bereziki dantzarako beharra dugula. Horrela, dantzaren garrantzia azpimarratu nahi da Elkar+ekin dantzan! ekimenarekin, eta herritarrak dantza elkarte, dantza talde edota akademietara hurbiltzeko aukera izan daitekeela uste dute.

Beraz, helburua da 2022. urtea dantzan abiatzea. Urtarrilaren 2an Euskal Herriko 50-70 herri eta eskualdeetan 5.000 -10.000 pertsona inguru dantzan jarri nahi dira, eta herritarrak dantzara animatzeko gonbita luzatu nahi diete antolatzaileek dantza taldeei. Herri bakoitzak ordu zehatz bat izango du dantza egiteko 11:00etatik 12:30ak bitartean. Herri bakoitza libre izango da bere dantzari forma emateko, baina eredu moduan zenbait tutorial zabalduko dira datozen asteetan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.