Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Ezpata-dantza eta aurreskua

Zumarraga, Euskadi Plaza
2020/08/15 11:00

Bera: San Esteban 2020 bordon-dantza eta makila-dantzak

2020/08/03

San Esteban egunez bordon-dantza eta makila dantza konfinatuak dantzatu dituzte Berako Gure Txokoa dantza taldeko dantzariek. Egun handia izan ohi da abuztuaren 3koa Beran. Ohiko erritua izaten da dantzariek udal agintariak mezara eta udaletxera laguntzea, eta behin plazan, bandera-dantzaren ondoren, dantzariek dantzatzea. Gaurkoan, Berako plaza huts-hutsik dela grabatu dituzten irudiak argitaratu dituzte. Musikariak: Mari Jose Gaztelumendi, Iban Irastorza, Oier Larretxea, Asier Oses, Ibai Ros. Irudiak: Nahia Fagoaga, Itaia Gillenea. San Esteban, bordon-dantza eta makila-dantzak, Bera, 2020-08-03.

Berriz 2020 dantzari-dantza eta erregelak

2020/07/29

Berrizko dantzariek herriko eta auzoetako dantza saioak bideo bidez ordezkatu dituzte. Herriko udal ordezkariek, txistulariek eta dantzariek honako bideoa grabatu dute berez herriko festetan dantzatzen diren dantzari-dantza eta erregelak gogoratu eta gordeta gelditzeko. Elizondo plazan dantzatu ditu dantzari taldeak dantzari-dantzako agintariena eta soka-dantzako fandango eta arin-arina. Gainerako zenbait dantza zati herriko ermitetan eta beste zenbait txokotan dantzatu dituzte banaka eta binaka. Irudiak: Berrizko udala. Dantzari-dantza eta erregela konfinatuak, San Pedro, Berriz, 2020-06-28.

Ana Garcia: "Lehentasuna taldeen kalitatea eta segurtasuna da"

2020/07/23

Portugaleteko 46. Folklore Jaialdian murgilduta behar genuen egun hauetan, baina pandemiak hankaz gora ipini du dantza jaialdia. Segurtasun neurri zorrotzak hartuta eta hilabete beranduago, abuztuaren 25etik 27ra egingo da aurtengoa. Ana Garcia Elai Alaiko kidea eta jaialdiko antolatzaileak aza...

Gehiago irakurri

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua

2020/07/22

Emakumeak ere sokan eta kalez kale geldialdiak eginez plazaratu dute aurtengoan Karmen Eguneko aurreskua Markina-Xemeinen. Covid-19a dela eta jende pilaketak saihesteko leku finkoan egin beharrean karrika-dantza modura kaleratu dute aurreskua. Udaletxeko plazan atera dute soka eta lehengo desafioa dantzatu dute. Goiko Portala kalean behera abiatu eta Zear kaletik Abesua kalera iritsi dira. Bertan aurreskuak eta atzeskuak agurrak dantzatu dituzte eta sokara ikusleak gonbidatuta udaletxeko plazara itzuli dira. Bukatzeko azken desafioa, fandango eta arin-arina eta biribilketarekin bukatu dute. Segurtasun neurriak hartuta dantzatu dute dantzariek, maskarak aurpegian eta elkarri eskutik eman beharrean zapien bidez lotuta. Egoera berezia aprobetxatu eta emakumeek ere hasierako sokan parte hartu dute. Irudiak eta edizioa: Idoia Lahidalga. Aurreskua, Karmen, Markina-Xemein, 2020-07-16.

Node: Emakumeak

2020/07/20

Dantzak, dokumentalak eta nobela grafikoak osatzen dute Emakumeak proiektua eta helburua da El Salvadorreko emakumeek abortuagatik edo erditzen izaten dituzte arazoengandik jasotzen dituzten kartzela zigorrak mahaigaineratu eta kritikatzea. Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga dantzariek gorpuzten duten koreografia taldean sortu dute. Hasieran, mahai gainean jarri zituzten egoerak haiengan sortzen zituen sentimenduak, hitzak, irudiak eta horiei buelta batzuk emanda sortu dute pieza. Ostiralean plazaratu du Tabakaleran NODE konpainiak Emakumeak dantza pieza.

“Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute”. Alde batetik Salvadorreko hainbat emakumek jasaten duten zama erakusten dute eta bestetik horren aurrean egin duten borroka eta elkarri laguntzeko eraiki duten komunitatea. Abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu dute proiektua.

Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga. Koreografia: Myriam Perez Cazabon. Musika originala: Aranzazu Calleja. Jantziak: Clara Virgili. Filmmaker: Jesus Lacorte. Zuzendaritza: Ion Estala. Emakumeak, NODE, 2020-07-17.

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua

2020/07/17

Berritasunez betetako aurreskua kaleratu dute Karmen Egunean Markina-Xemeinen. Pandemia dela eta ikusleen eta dantzarien arteko segurtasun distantziak mantentzeko kalez kale dantzatu dute aurreskua eta dantzariek zapiak eta maskarak erabili dituzte. Egoera berezia aprobetxatu eta ikusita guztiz moldatu behar zutela dantza emakumeek aurreskuan parte hartzeko pausoa ere eman dute. Argazkiak: Amaiur Aristi. Aurreskua, Karmen, Markina-Xemein, 2020-07-16.

Emakumeak dantza pieza sortu du NODE konpainiak

2020/07/16

NODE konpainiak pieza berria aurkeztuko du ostiral honetan, uztailaren 17an, 20:30ean Tabakalerako Kutxa Kultura Plazan. Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga dantzariek dantzatuko dute taldean sortu duten 18 minutuko koreografia. LABO GO egitarauaren 23. edizioaren barruan aurkeztuko da lana. D...

Gehiago irakurri

Iruñea: San Fermin 2020 zinta-dantza

2020/07/15

Uztailaren 14arekin, ez-sanferminak bukatu dira bart. Dena normal izan balitz, Dugunako dantzariek trokeo-dantzak dantzatu izanen lituzkete atzo eguerdian, Iruñeko udal plazan. Ezin izan dute ordea, eta beraz, uztailaren 7an egin bezala, bideoa sareratu dute, zinta-dantzarena hain zuzen, dantzarik falta izan ez zedin sanferminen zortziurrenaren egunean. Irudiak: Mikel eta Santi Legaristi. Edizioa: Mikel eta Iñaki Tristan. Zinta-dantza, San Fermin, Duguna, Iruñea, 2020-07-14.

Zumarraga: Santa Isabel 2020 ezpata-dantza

2020/07/14

Adirane Peñagarikano Zumarragako ezpata-dantzariak azaldu dizkigu Santa Isabel egunean Antioko ermitan azkendariek dantzatzen dituzten puntuak. Belauniko jarrita hasten dira ezpatak dantzatzen Ama Birjinaren aurrean. Ezpata-dantzari taldea ermitaren barruan dela, aurrena kapitainak dantzatzen du, eta jarraian gainontzeko kapitainek banan-banan. Horiek ezpata-txikiak esku banatan dituztela Ama Birjinaren aurrean belaunikatuta ezpatekin mugimendu zirkularrak egiten dituzte, gero jaiki eta zortzikoa dantzatzen dute eta bukatzeko ezpatak berriz ere dantzatzen dituzte oinak dantzatuz hiru aldetara mugitzen doazen bitartean. Irudiak: Idoia Lahidalga. Santa Isabel, ezpata-dantza, tutoriala, Zumarraga, 2020-07-02.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com