Orain arteko ekarpenak

Maritzuliren Zeina erakusketa Baionako kalostran irailaren 3tik 29ra

2026/09/04

Maritzuliren Zeina erakusketa Baionako kalostran irailaren 3tik 29ra
Maritzuli Konpainiak Zeina: Kaskarotak, Bolantak, atzoko eta gaurko dantzariak erakusketa aurkeztuko du Baionako Kalostran irailaren 3tik 29ra. Guztira 120 jantzi bilduko ditu erakusketak, eta Lapurdiko dantzarien historia eta gaur egungo transmisioa uztartu dira. Nortasun indartsu baten lekuko e...

Gehiago irakurri

Argentinatik Euskal Herrira euskal dantzan sakontzera

2026/09/03

Argentinatik Euskal Herrira euskal dantzan sakontzera
Tandilgo Betirako euskal dantza taldeko hamaika kide Euskal Herrian dira egunotan euskal dantzan trebatzen, euskal kulturaren ezagutzan sakontzen eta zenbait dantza emanaldi eskaini eta dantzalditan parte hartzen ere bai. Gure Etxea Euskal Etxeko dantzariak abuztuaren 30ean etorri ziren eta  ira...

Gehiago irakurri

Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri

2026/09/02

Guilchertarrek Euskal Herriko dantzen ikerketan egindako filmaketen artean da honako hau, Heletako (Nafarroa Beherea) Besta Berriko ospakizunen xehetasunak erakusten dizkiguna kolorezko irudietan. Irudiak laguntzen dituen dokumentazioan ez da datarik ageri eta 1972 inguruan izan daitekeela jarri dugu urte horretan aritu zirelako Besta Berriren beste filmaketak aintzat hartuta. 00:25 Beztituen segizioa agertzen da irudiotan, Heletako karrika zabal batetik hurbiltzen. Zapurrek zabaltzen dute jarraigoa, musikariak datoz gero, eta haien ondotik oilarrak, kapitaina, banderariak, aldare-aitzinekoak, soldadoak eta kaporalak. Oinez datoz, musikaren doinura. Horrek salatzen digu plazatik elizarako bidean direla, ospakizunaren lehen partean, beraz.  00:33 Jarraigoa Heletako plazara sartzen ikusten dugu orain. Oraingoan taldea bere osotasunean ikus dezakegu eta kasu honetan banderaria doa aurretik, euskal ikurriña eskuetan helduz. Zuriz jantzita doa, gorbataz, paparrean gurutzatutako bandaz eta buruan txapelaz apaindua. Bere gibeletik, bi lerrotan, gainontzeko beztituak datoz.  00:47 Irudi hauetan zehaztasun handiagoarekin ikusten ahal ditugu segizio osatzen dutenak:  Oilarrek (2) berde koloreko jaka eta kaska apainduak daramatzate eta eskuetan oilar formako irudi batek koroatutako xingoladun makila. Zapurrak (4) ohiko kaska eta jaka beltzez jantzita, mandarra dute aitzinaldean eta aizkora daramate sorbaldan pausatua.  Makilariak jaka beltza darama eta kaska gorria. Makilari eraginez aitzinatzen da. Kobre bandan tronpetan, klarineteak, tronboiak, bonbardino, atabal eta dunbalak ikusi ditzakegu.  Kapitaina eta ofizierrak datoz haien gibeletik, galtza zuri eta jaka eta kapel ilunez atonduak.  Haien aldean suitzarra, bere bikornio bereziarekin.  Beste 2 banderarik apaingarri erligiosoak dituen frantses banderak daramatzate gerrian pausatuak. Segizio aitzinekoa ez bezala, gorriz jantzita doaz hauek. Alabardariek (2) jaka gorria eta apaindutako txapela zuriak daramatzate soinean eta xingolez edertutako alabardak eskuetan.  Gendarmeak (2), soldadoak (20 bat), eta haietan tartekaturik kaporalak (2) datoz gero. Azken hauek mutiko gazteak izaten dira, festa honen transmisio funtzioa argi utziz. Jaka granatea eta txapela zuria daramate hauek.  Bi lerroen tarteko pasabidean sarjenta ikus dezakegu gorriz jantzita eta fusila sorbaldan (soldadoek bezala).  Taldea jaka eta txapela gorriz jantzitako bi mutiko gaztek ixten dute. Orotara, 50 bat lagunek osatzen dute taldea. 01:10 Herriaren kurritzearen irudi gehiago ikus ditzakegu jarraian. Heletako plazara heltzen ari da taldea. Plazari itzulia ematen diote beste behin ere. Izan ere, herria goitik eta behera zeharkatzen du jarraigoak. Xabier Itzainak azaltzen duenez: “Goizean guarda karriketan ibiltzen da, eta badoa agintarien bila mezarat joateko (jaun erretorea eta herriko gizonak). Elizarat heldu eta, guardia eliz atarian gelditzen da, apezaren seinalearen zain. Hau sakristiatik ateratzen delarik, Suisak hiru ukaldi jotzen ditu bere hallebarde-arekin, eta guarda sartzen da dantzan aldareraino. (...) Mezaren bururatzean prozesioa egiten da kanpoan, itzuli bat eginez, elizarat berriz jin arte. Zapur, oilar eta makilaria dantzan ari dira prozesioan sakramendu sainduaren inguruan”.  ("Eliza, herri kultura eta politika. Besta Berri ipar Euskal Herrian". Uztaro 20. 1997) 01:47 Irudi hauetan elizan sartzea erakusten zaigu. Hilerritik egiten dute sarrera dantzariek, Kaxkarot martxa dantzatuz. Oilarrak doaz aitzinetik, zapurrak gero. Oilarrek kontrapaseko urrats luzea zolutik labainduz egiten dute. Zapurrek, nor bere lerroko kanpoko zangoarekin abiatzen dute urratsa. Lehenbizi kontrapasa egiten dute eta gero itzuliak. Itzuli horiek modu ezberdinetan apaintzen ditu dantzari bakoitzak, lau urratsetan kontradenboretan zoluan pikatuz, zortzi urrats motxetan, azken biak pikatuz…02:05 Makilaria dator gero, atzera begiratuz aitzinatzen dena, makila itzultzen duen bitartean. Honek ere Kaxkarot martxaren aldaera egiten du, kontrapasak eta pikatzeak tartekatuz, atzean datozen musikariei begiratuz. Berez, hori izanen baitzen, hastapenean, makilariaren lana, musikariak gidatu edo zuzentzea.  02:16 Musikariak agertzen dira lehen planoan. Haien gibeletik Kapitaina, ofizierra eta suitzarra, oinez. Urrunean, banderariak eta alabardariak ikus ditzakegu Kaxkarot martxarekin aitzinatzen, oilarrak edo zapurrak nola. Soldadoak (4) oinez aurreratzen dira. Jarraigoaren ondotik, jadanik kalez jantzitako herritarrak ikusten ditugu. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri

Gehiago irakurri

Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza egitaraua 2026

2026/07/30

Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza egitaraua 2026
Gasteiz, Donostia eta Bilboko jai egitarauetan dantzari lotutako dozenaka hitzordu izango dira: dantza taldeak, erromeriak, alardeak, kalejirak eta erraldoi eta buruhandien kalejirak. Abuztuan ospatzen diren hiru hiriburuetako jaietako dantza eskaintza jaso dugu, egunez egun antolatuta. Gasteiz ...

Gehiago irakurri

Lekeitio: San Pedro 2026 Kaxarranka eta eguzki-dantza

2026/07/30

San Pedro eguna da Lekeitioko egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Kaxarranka, eguzki-dantza eta prozesioak herriko nortasuna eta itsas tradizioa erakusten dituzte. Jaiaren unerik esanguratsuenetakoak Kaxarranka eta Eguzki-dantza dira, eta Traola Produkzioak bideo batean bildu ditu eguneko irudi nagusiak. Aurtengo Kaxarranka Naia Rojok dantzatu du. Kaxa gaineko dantzaren ondoren eguzki-dantza plazaratu dute Etorkizuna dantza taldeko kideek. Irudiak: Traola Produkzioak S.L Kaxarranka eta eguzki-dantza, San Pedro, Lekeitio, 2026-06-29.

Gehiago irakurri

Alurr: Hamaikua

Alurr: Hamaikua
Urtetan izan dira plaza, kale zein frontoiak festa eta tradizioaren ardatz: musikak kaleakbetetzen zituen, soka-dantzak eta plazetako dantzak auzokideen arteko loturak sustatzenzituzten, eta ohiturak belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren. Eguneroko bizimoduarenkeinu eta ohiturek ere dantza itxura hartzen zuten, mugimendu xumeak erritmo bilakatuz.Hala nola, horien bitartez herriaren nortasuna eta izaera eraikitzen ziren.  Gure arbasoen erritmo eta herritartasunaren arnasa berreskuratzera gatoz, dantza berriaksortuz, baina zaharrak mantenduz. Jalgi gaitezen plazara, eman eskutik elkarri,dantzak plaza behar duen bezala, plazak dantza baitu giltzarri.
Tolosa, Bidania-Goiatz, Herriko Frontoia
2026/10/25 22:00

Gehiago irakurri

Mintegia: Dantza taldeetako haur eta nerabeen babeserako protokoloaren lanketa

Mintegia: Dantza taldeetako haur eta nerabeen babeserako protokoloaren lanketa
Zain elkartearen eskutik urtarrilean izan genuen “Haur eta nerabeen babesean eta genero indarkeriaren formakuntza” izeneko saioa osatzera dator honako hau. Oraingo honetan dantza taldeetan, bai prebentziorako nahiz gerta litezkeen indarkeria ala sexu-erasoen aurrean baliagarri izango den gida edo protokolo bat osatzea izango dugu helburu. Matrikula: Dohainik Izen-ematea:  Izena emateko egin klik hemen
Beasain, Igartza jauregia
2026/10/24 11:00

Gehiago irakurri

Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak

2026/07/29

1936ko gerraren 90. urteurrena gogoan eta gerra lazgarri hartan egin ziren kantak biltzen zituen Joseba Tapiaren 2001. urteko "Agur Intxorta Maite" diskaren 25. urteurrenean, gerraren memoria dantzatzen zuten gorputzen bidez plazaratzeko ekitaldia egin da Eibarren 2026ko maiatzaren 30ean, Euskal Jaiaren baitan, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian.  Berun konpittak izeneko jota ageri da honako bideoan. Jose Maria Garatek idatzitako hitzek Bizkaiko Lea Artibai inguruko parajeak eta mendiak dituzte hizpide, Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean diren Kalamendi, Milloi edo Eizmendin bizitako gerraren penak ageri dira. Tradiziozko Jota doinu bat jarri zien Tapiak Garateren hitzei. Jota eta ingurutxoaren arteko jolasean dantzatu ziren Berun konpitten doinura dantzariak. Berun konpittak Kalamenditik Milluin,Osolon ziar Eizmendi,eusko mutillak erriminyagoten Ama Euskadi Zubek zarie mutillekUrtzik maiteki egiñek,falangiste ta mairubaierakusteko agiñek Guda-lubanen ostetikerreketeai irrintzi:berun konpittak jaurtiazgura badabez iruntsi Begijak zorrotz eskiererpin izkilluz batera:berun pipittak mairubabialdu dayan lotara Gorrotorikan ez, arren,berun aleak maitekialik zuzenen bialdugaizkatzearren Euzkadi. Hitzak: Jose Mari Garate, 1937Musika: HerrikoiaMoldaketak: Joseba Tapia  Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Berun konpittak, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30.   Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak

Gehiago irakurri

Dantza-planak 03 Lesaka 2026 ezpata-dantza

2026/07/27

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com

Gehiago irakurri

Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza

2026/07/22

Berrizko dantzari-dantzak Durangaldeko dantza tradizioaren adierazgarri nagusietakoak dira. Eskualde osoan antzeko egitura koreografikoa duten arren, herriz herri egiteko moduak aldatu egiten dira, eta Berrizko eredua erreferentzia izan da talde askorentzat. Haitz Gurrutxaga eta Eneko Etxaniz bertan izan dira Santa Isabel egunean, Berrizko dantzariekin batera ospakizuna gertutik ezagutu eta irudiak jasotzen. Dantzariei zenbait urrats ere eginarazi dizkiete. Santa Isabel egunean, dantzari-dantzak eta ondorengo erregelak dantzatzen dituzte herriko plazan. Gaur egun, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeetako ordezkariek osatzen dute dantzari taldea. Tradizio horren transmisioan funtsezko izan da Alejandro Aldekoa (1920-1996): urte luzez irakasle, musikari eta dantzariak hautatzeko arduradun izan zen, 1952an San Lorentzo dantza taldea sortu zuen, eta Berrizko dantza moldearen zaintza eta zabalkundean ekarpen handia egin zuen. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Dantzari-dantza eta erregelak, Santa Isabel, 2026-07-02. Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Entradillak zer dira?

2021/01/29

Oier Solaguren: Kaixo! Ez dut uste ni lehenengoa izango naizen ohartzen. Baina entradillen musikak eta dantza pausoak... antzekotasuna dute Bizkaiko herri batzuetan egiten den "mahaiganekoa" [...]

Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/26

Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: [...]

Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/22

Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko: 2) Kultura-ikuskizunak egin [...]

Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/13

Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.

Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago [...]

Dantzan - Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte

2020/12/11

Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, [...]

Dantzan - Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

2020/11/06

Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades [...]

Dantzan - [Bertan behera] Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/28

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean [...]

Dantzan - [Bertan behera] Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/22

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, [...]

Dantzan - Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/21

Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, [...]