Orain arteko ekarpenak
Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak
2026/10/20
Santiago egunaren inguruan ospatzen dituzte Luzaideko festak eta 1965eko uztailaren 25ean Luzaiden hartutako irudiotan bolante talde bat agertzen da, festa egun horren aitzakian dantzan. 00:23 Dantzarien aurretik, baina, festarako apaindutako herriko karrikak eta musikariak aurkeztu dizkigu kameralariak. Luzaideko Elizaldea karrikan den pilota plazako bazter batean eserita ageri da kobre boskotea. Hauxe da egitura: 2 saxo, tronpeta, soinua eta atabala. Lizarrako Alaska orkestrako musikariak dira Crisanto Usua buru (banku erdialdean den saxofoi-jolea). Ez dirudi, ordea, dantzariendako musikan ari direnik. Seguraski, festak alaitzera helduak dira. 00:30: Pilota plazaren plano zabalagoa agertzen da. Elizaldea karrikaren parte bat ageri da eta frontoiaren errebotean jarritako harmailak ere, denak jendez mukuru beteak. Karrikako ikusleak zerbaiten zain daudela dirudi. Berehala argituko da gure zalantza, makilaria, gorriak eta bolantak agertuko direnean karrikan behera, martxa dantzatzen. Makilariak kemenez biratzen du makila. Garaztarra omen da makilaria, garai hartan Luzaiden ez baitzen makilaririk. Bere gibeletik datoz bi gorriak: Mauricio Herrera (Pramuño etxea) eta Pedro Jesus Etxeberri (Putila etxea), Luzaideko bandera eta ezpata eskuetan harturik daramatzatela. Haien ondotik, hiruna bolanteko bi lerro, antrexataka eta itzulika. Denak identifikatu ahal izan ez ditugun arren, hauek ezagutu dituzte gure informatzaileek: Patxi Arrikaberri (Argina etxea), Erramun Auzki (Madaritx), Patxi Barrenetxe (Mikelao), Pedro Mari Hualde (Bordda)?, Geronimo Lopez (Inocente). Bi lerroen erdian Teodoro Etxeberri (Putila etxea) soinujole luzaidarra (Pedro Jesusen anaia). Miguel Angel Sagasetaren arabera, askotan lagundu izan zituen bolantak, eta 50 urtez dantza-jauzien ezinbesteko laguntzaile izan zen. 00:54 Plano laburrago batek bolant-dantzako urratsak xehetasunez erakusten dizkigu. Gorriak doaz aitzinetik, bolantak gibeletik. Kontrapasen ondotik, Sagasetak gibelka deritzon urratsa egiten dute, manera sinplean, gorputzaren ardatzetik kanpora ateratzen duten zangoak zoruan pikatzerik egin gabe, alegia. 01:18 Dantzarietako batzuk —gaztexeenak?—, bolant-dantzako antrexatak kolpe bakarrarekin egiten dituzte, beste batzuek aldiz, birekin. 01:36 Bolantak eta gorriak Antrexatak dantzatzen agertzen dira, pilota plaza eta karrikaren mugan —irudia zeharkatzen duten garaiko autoek salatzen duten bezala—. Irudiaren goiko eta eskuineko iskinean, makilariak makilari eraginez laguntzen du dantza. Dantzakera bizia erakusten dute dantzariek, baina norberaren estiloari ere bidea emanez. Horren adibide, bigarren bolantak azken saltoan egiten duen aixtur edo zango irekitze txikia. 01:46 Makilaria ageri zaigu pilota-plaza erdian Makilariarena dantzatzen, atzean bolantak so dituen bitartean. Makila zinta zuri eta koloredunez apainduta dago, eta puntetan kolore berdinetako lihazkiz edertua da. Irudi luke, makilak ez duela biraketan lagunduko duen kontrapisurik puntetako batean. 02:39 Beste kamera batek hartutako irudiak dira oraingoak. Planoa zabalagoa da eta irudiak koloretan ageri zaizkigu. Bolant-dantza dantzatzen agertzen dira makilaria, gorriak eta bolantak. Haien gibeletik, oinez, eskuetan uztai apainduak daramatzaten poxpolinen taldea ikusten ahal dugu. Alaska orkestrako musikariak ikus ditzakegu planoan. Ez dirudi jotzen ari direnik, beraz, dantzariak Teodoro Etxeberri soinulariak lagunduta ari direla ondoriozta dezakegu. 02:58 Sorginak dantzatzen ageri dira dantzariak. Bi lerrotan kokatuak dira, denak karrika-aldera begira. Dantza hau, Euskaldunak-ekin batera, Faustin Bentaberriren moldaketa dela gogoratuko dugu (1927 urte inguruan atondu zituen). 1929an Bartzelonako Nazioarteko erakusketan dantzan izan ziren luzaidar dantzariak eta kronikek diotenez, han Sorgin-dantza dantzatu zuten. Bidaia hartatik bueltan, igandeko dantzaldia geldituta, herrian dantzatu zituzten eta ordutik dantza biziki estimatuak izan dira Luzaiden. 03:27 Dantza-jauziak dantzatzen agertzen dira bolant zein gorriak. Bitartean, makilariak, makila dantzatzen du borobilaren erditik. Luzaiden ohi dutenez, antrexataka dantzatzen dituzte dantza-jauziak. Lehen gertatu bezala, dantzarietako batzuk kolpe bakarreko antrexatak egiten dituzte, beste batzuek berriz, bi kolpekoak. Sekuentzia labur eta moztuetan grabatua da dantza-jauzia eta horrek zaildu egiten du bere identifikazioa. Urrats aldaera batzuk ikusita —zote, erdizka, dobla, erdizka / erdizka, dobla, erdizka (x2) erdizka lauetan— Muxikoak izan daitekeela iruditu zaigu. Irudiok Hélène eta Jean-Michel Guilcher 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Baztanen egindako ikerketaren parte dira. Aritz Ibañezek egin ditu filmaketa honen azterketa eta erredakzio lanak, ondoko laguntzaileek emandako informazioetan oinarrituz: Santi Garriz (Luzaide) eta Peio Kamino (Luzaide). Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak
Kaskarotak, bolantak eta Lapurdiko dantzarien genealogia berria
2026/10/19
“ Guretzat tradizioa beti aurrera doa, eta gaurko gazteek nahi dutena egin behar dute , baina kodeak mantenduz eta kodeak haien erara aldarrikatuz eta aldatuz”, azaldu du Jon Olazkuagak, Maritzuli Konpainiak Baionako Kalostran antolatutako Zeina: Kaskarotak, Bolantak, atzoko eta gaurko dant...
Olot: Ball dels Cavallets
2026/10/16
Irailaren 8an Oloteko (Katalunia) Festes del Tura-ren baitan egiten den Ball dels Cavallets ikusi daiteke bideoan. Cavallets-ek hiriko farandula osatzen dute erraldoi, cap de lligamosques eta buruhandiekin batera. Gaur egungo cavallets-ak 1904an estreinatu ziren. Bederatzi dantzari dira. Festes del Tura jaietan soilik aritzen dira. Bikoteka bi dantza-saio egiten dituzte, kapitainaren gidaritzapean. Lehen dantzarako, lerrokatuta aritzen dira eta bigarren dantzarako, zirkulu bat osatzen dute, kapitaina erdian dutela. Bi dantzetarako musika bera erabiltzen da. Gure inguruan sorgin-dantza bezala edo beste batzuetan fricassee bezala ezagutzen dena. Hain zuzen horren inguruan antolatu zen 2013 Ezpalak jaialdia Iruñean eta Eibarren. Irudiak Enric Carré. Olot, Festes del Tura, 2026-09-08.
Guilcher funtseko euskal dantzaren filmaketak aztergai Baionan
2026/10/15
Guilcher familiak 1960-70 hamarkadetan ikertu eta filmatu zituzten euskal dantzak aztergai izango dira azaroaren 18an Baionan ospatuko den kolokioan. Jean-Michel eta Helene Guilcher-en alaba Mone Guilcher izango da Baionan, Euskal Herrian egin zuten ikerketa-egonaldiaz eta gurasoek seme-alabekin ba...
Herriaren hizkuntzatik sortutako ingurutxoak Artzibarren eta Lizoain-Arriasgoitin
2026/10/14
“Gure herriak sortu izan du, eta hizkuntza ulertzen baduzu, hizkuntza horretan gauzak sortzea ez da zaila”, azaldu du Patxi Labordak Artzibarren (Nafarroa) eta Lizoain-Arriasgoitin (Nafarroa) ingurutxoak plazaratu berritan. Tokiko dantza-hizkuntzatik eta herritarren parte-hartzetik abiatuta, komuni...
Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri
2026/10/13
Arberoa eskualdeko Donamartiri (Nafarroa Beherea) herrian ospatutako Besta Berri ohitura ageri da irudiotan. Jean Michel Guilcherrek "La tradition de danse en Béarn et Pays basque français" (1984) liburuan dioenez 1972ko Besta Berriko bi igandeetako lehenengoan izan ziren Donamartirin festa bertatik bertara behatzen. 00:23 Besta Berriko guardiaren segizioaren martxa erakusten digute irudiek. Donamartiriko karrika nagusitik dator taldea, Herriko Etxe paretik oinez, elizarako noranzkoan. Oilarrak daude taldearen buru eta haien apaindutako makilekin urratsaren tenpoa markatzen dute. Gibelean zapurrak dituzte. Bi lerroen erdian suitzarra ikusten ahal dugu, dotore jantzita eta bikornioa buruan. Atze-atzean dantzan ari diren bandera xingoladunak ikusten ditugu dantzan. 00:31 Hurbilagoko planoak jantzien eta ibilkeraren xehetasunak eransten dizkigu. Oilarrak gorriz jantziak dira, kaska txuria buruan, janzki guztiak urre kolorez apaindurik. Zapurren amantalak ere bereziki edertuak dira zerrendez eta brodatuz. Bi lerroen erdian kokatua den suitzarraren jantzia ere gorria da, bikornioa aldiz, beltza, luma zuriz apaindua. Alabarda xingoladuna darama eskuan. Beztitu hauen ibilkera neurritsua eta zaindua da, urrats txikiz aitzinatzen dira, musikak markatuko duen erritmoan. Izan ere makilaria dator haien atzetik, musikarien buru. Dunbala eta atabala aitzinean, tronpetak, tronboiak, saxofoia eta gainontzeko kobreak gibeletik. Haien doinura dantzan, banderarien banderak, ispilu eginez, batek eskuinera mugitzen duenean, besteak ezkerrera. Hauek jantzi eta boneta gorriak dituzte. Banderak aldiz, zuriak dira, mila xingolez edertuak. Kapitaina eta ofizierrak datoz orpoz-orpo, eta haien ondoan, herriko mandatariak trajez jantzita. Alabardariek zaintzen dute agintarien bizkarra, haien jantzi gorri eta xingolez apaindutako alabardak eskuetan. Atzerago, soldadoak, trajez jantzita hauek ere, txapela loredunak buruan eta fusila sorbaldan pausatua. Esku larru zuriekin eusten diote armari. Soldadoen bi lerroen artean beste banderari bat dator, euskal ikurrina eskuetan. Taldearen gibelean Kaporalak datoz kalejira urratsean saltari. Kaporalak herriko gaztetxoak izaten dira, bik jaka beltza eta boneta gorria daramate. Beste biak urdinez jantzita doaz, jendarme txiki batzuen antzera. Alta, hauen atzetik, jendarme helduek ixten dute Besta Berriko guardiaren taldea. 01:11 Meza ondoko segizioko irudiak dira oraingoak, lehenagoko ia toki beretik hartuak. Kaleak belarrez estali dituzte, egun horretan ohikoa denez gero. Irudiek gurutzea erakusten digute, soldadu bana zaintzaile duela, alde banatan. Atzetik, bi lerrotan antolatuak datoz herriko agintariak. 01:16 Segizio burua erakusten digu plano berriak. Oilarrak eta zapurrak dantzan ari dira, Kaskarot martxaren aldaera berezi batean. Kasu honetan kontrapasak baino ez dituzte egiten eta denbora guztian aurreratu egiten dira, atzeranzko ohiko pikatzeak egin gabe. Bi lerroen artean doa suitzarrak aldiz, bai, ohiko bi esaldi koreografikoak errespetatzen ditu: Kontrapasak eta atzerunzko pikatzeak. Bi kontrapasen ondotik hiru pikatze egiten ditu gibelerantz eta azken puntuan urratsa itxi egiten du suitzarrak, urrats bereziki neurritsuan. Irudiek zapurren aitzinatzea erakusten digute gero, eta makilaria makila itzuliz, musikarien lanak gidatzen. Gibelerako, buru guztien gainetik, banderarien bandera zuri ederrak ikusten ditugu batera eta bestera dantzari. 01:45 Hain zuzen plano honetan banderariei jarri die arreta kamerak. Modu koordinatuan dantzarazten dituzte oihalak bi banderariek. Hauek oinez aurreratzen dira, Kapitaina eta ofizierra bezala. Alabardariak aldiz, kontrapas urratsean datoz aurrera, Kaxkarot martxako segida guztia markatuz, kontrapasak eta pikatzeak barne. Atzeranzko urratsa ixtearekin, elkarri begira jartzen dira biak ala biak. Atzetik datozen soldaduak ere Kaxkarot martxarekin aurrera datoz, baina dirudienez, ez dute beste dantzariek bezainbesteko eskarmenturik. 02:09 Taldearen buztaneko irudi xeheagoak ikusten ditugu orain. Azken soldaduak eta Kaporal gaztetxoak ikus ditzakegu. Soldaduak haien urrats neurritsu eta idorrarekin aitzinatzen diren bitartean, Kaporalek Kaxkarot martxako aldaera urrats saltarinez egiten dute, eta pikatzerik gabe. Irudi luke gaztetxoendako atondutako urrats sinplifikatua egiten dutela momentuz. 02:29 Oraindik ere xehetasun handiagoarekin ikus dezakegu Kaporalen puntu saltaria. Kontrapasarekin aurreratzen dira eta hiru urrats saltarinetan gibelatzen dira, laugarrena puntua ixteko baliatzen dutelarik. Bi errepikapenetan behin, gibelera egin beharrean, beste lerroko lagunari begira egiten dituzte atzeranzko urrats saltarin horiek, lehenago alabardariei ikusi diegun bezala. Haien jaken apaingarri ederrak ere preziatzen ahal ditugu plano honen bitartez. 02:48 Azken plano solte batzuk ikus ditzakegu. Kaporalak oinez, jendarmeak berdin, jaunartzea hartuko duten umeak eta sakramentu santuaren pabilluna, apaiz eta bereterrak inguruan, eta lau soldaduk begiratua. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez (Euskokultur Fundazioa). Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri
Berastegi: San Lorentzo 2026 Dantza-soka
2026/10/08
Dantza-soka plazaratu dute Berastegin San Lorentzo egunean, abuztuaren 10ean. Garai batean ezkonduen soka zena, egun, helduen dantza-soka deiturikoa. Hala ere, lehenengo sokan parte hartzen dutenak oraindik ere ezkonduak edo bikotean bizi direnak izan ohi dira. Aurten, Aritz Mujika aritu da aurrean eta Ibai Mujika atzean, bi anaiek gidatu dute aurreskua eta egin dituzte bakarlari lanak. Dantza-soka honako dantza zatiekin osatu dute: sarrera, desafioa, azeri-dantza, kontrapasa, zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta biribilketa. Berastegin dantzarako sistema bereizgarria gorde da eta dantza-puntu horiek baliatzen dituzte bertako dantza-tradizioetan, bai San Juan dantzetan, bai dantza-sokan ere. San Juan dantzak deitzen zaie Berastegin dantzatzen den brokel-zikloari; San Lorentzo egunean, arratsaldeko 18:00etan plazaratu dituzte herriko gazteek eta segidan atera dute dantza-soka helduagoek. Argazkiak: Amaiur Aristi. Dantza-soka, San Lorentzo, Berastegi, 2026-08-10.
Folkirrikaren Balfolk jaialdiak dantzan jarriko du Kuartango
2026/10/01
Dantza eta musika asteburu luzea antolatu dute Kuartangon. Folkirrika jaialdian balfolkeko hainbat errepertorio ezagutzeko eta ikasteko saioak, dantzarako tarteak, zuzeneko kontzertuak, familientzako ekintzak eta gaueko jam saioak izango dira urriaren 9tik 12ra. Egitarauan, besteak beste, fandangoa...
Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak
2026/09/29
Dantza-jauziak dantzatzeko izan diren dantzakera anitzen erakusgarri oparoa da honako filmaketa. Kokapen zehatza adierazten digun xehetasunik ikusten ez badugu ere, Lekorneko irudiak omen dira, Guilchertarren oharretan ikusi ahal izan dugunez. Hainbat lagunen urrats aldaerak xeheki erakusten dizkigute irudiak. Zazpi jauziak dantzatzen ari dira, oharrek diotenez. 00:23 Urrats segida baten erdian abiatzen da grabazioa. Zazpi jauzien segida hau bada: Lauetan erdizka, Jauzi, erdizka, dobla, erdizka. Azken aurreko erdizkaren itxieran abiatzen dira irudiak. Dobla eta azken erdizka osorik ikus ditzakegu, hartara. Dantzariak nahiko pilatuta daude. Dantzari berriren bat ere sartzen da taldera, eta hortaz, dantzarietako batzuek ez dituzte urrats guztiak egiten, eta erdi geldian daude lehen momentu horietan, pilaketak trabatuta. Alta, lehen erdizkaren itxiera azken urratsa gibelduz egiten dutela konturatzen ahalko gara. Amikuzeko urratsak ixteko manera gogorarazten ahal du horrek. Dantzarietako batek baina, zapatetan apaindura zuriak dituenak, dantzari jarraitzen dio uneoro, eta bere urraskera ikus dezakegu. Dobla itzuliz egiten du eta bere zortzi urratsak horrela markatzen ditu: Bi urrats luze Hiru urrats motz eta laugarrena doblatua, ondoko erdizka kanpoko zangoarekin abiatu ahal izateko. Azken erdizka kolpean ixten dute denek, jauziak egin ahal izateko. Dantzaren hirugarren bueltan direla ageri zaigu, zapata zuridun dantzariak saltoka salatu digunez. Jauzi guztiak bata bestearen ondotik egiten ditu, bakoitzaren tartean hatsik hartu gabe. 00:31 Planoa ez da aldatu. Dantzariek tokia hartu dute eta denak ari dira dantzan orain. Dantzari zapata zuridunak bereganatu du berriz kameraren atentzioa. Erdizka sinpleeagokoekin batera, loratuagoak ere egiten ditu, esaterako erdizka lauetan-eko azkena. Bere eskuineko dantzariak dantzakera saltarinagoa du erdizketan. Hurrengo segidan (jauzi-erdizka-dobla-erdizka), jauzi eta dobla itzuliz egiten ditu zapata-zuridun dantzariak. Besteak, aldiz, tartekatzen ditu apaindurarik jabeko jauzia eta dobla itzulia. Bukaerako saltoak berriz ere hatsik hartu gabe egiten dituzte biek. 00:51 Mozketa bat dago grabazioan eta orain beste dantzari multzo bat erakusten digute irudiek. Batzuek galtzak daramatzate, beste batek behintzat, gona. Dantzakera aberastasun handia antzematen dugu. Erdizketan, zenbaitzuk dantzakera saltarinagoa dute, besteek idorragoa, batek urrats bakoitzaren amaieran entrexat erdia egiten du bi zangoak elkar joz. Denek ixten dute urratsa gibel aldera, lehen esan bezala. Jauzi eta dobletan, oinarrizko aldaera egiten dute batzuek, eta besteek aldaera loratua, urratsa itzulian eginez. Bukaerako saltoetan, anarkia dezentekoaren baitan, dantzarietako baten urratsen pikatzeak deitzen du arreta. Sei salto zenbatu ditugu; azkenaurreko bueltan dira, beraz. Ondoko bueltaren lehenengo urratsak ere erakusten dizkigu irudi hartzaileak. 01:19 Mozketaren ondotik, apaindura zuriko zapatadun dantzaria erakusten digute berriz. Ondoan ditu beste zenbait dantzari, batzuk galtzadunak, besteak gonadunak. Kamerak panoramika bat egiten du eskuinera eta hamabi dantzariren oin eta urratsak erakusten dizkigu, anabas zoragarrian. Jiratutako doblak, salto batez itxitako urratsak, urrats saltatuak, urrats pikatuak… ez daude berdin dantzatzen duten bi lagun. Kontuak ongi egin baditugu, Zazpi jauzietako azken saltoak beharko lukete bukaerakoek. 01:36 Baina dantzariek dantzan segitzen dute. Zazpi jauziak egin eta beheruzko itzulia (zazpitik batera) egiten ariko dira, mutil-dantzetan mantendu izan den bezala? Lau salto egiten dituzte segidaren bukaeran. Urratsei dagokionez, lehenago ere aipatutako aberastasunak eta ustezko dantzakera anabasak kontraste egiten du dantzarien sinkronizazioarekin. Dantzariek, segidaren bukaeran hiru salto egin dituztenean moztu da grabazioa. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak
Angelu: Kabalkadak 2026
2026/09/28
Angeluarrak dantza taldearen 60. urteurrenaren kari, Kabalkadak antolatu dituzte irailaren 20an eta 26an, Lapurdiko kostaldeko hirian. Kabalkadak ohikoak dira Lapurdi eta Nafarroa Behereko barnekaldean, horregatik arreta berezia piztu du Angeluko hitzorduak. Prestaketa prozesuan 300 pertsona baino gehiago bildu dira, 16 eta 85 urte bitartekoak, dantzariak —190—, musikariak, antzezleak, jostunak eta beste hainbat laguntzaile barne. Zirtzilek jorratutako gaien artean, etxebizizaren arazoa, euskararen egoera hirian, ika-mika politikoak eta beste. Bolantek eta Kaskarotek Azkaindarrak, Kontra-dantzak, Makilariarena, Makila-txiki, Dantza-luzea eta Muxikoak dantzatu dituzte besteren artean. 2002an eman zituzten Kabalkadak azkenekoz Angelun eta aurtengo proiektua komunitatea trinkotu eta euskara sustatzeko erabili nahi izan dute antolatzaileek. Irudiak: Aritz Ibañez. Kabalkadak, Angelu, 2026-09-20.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]
Dantzan.com - Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]
Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
2012/04/04
Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.