Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Jakes Abeberri hil da, dantza maite zuen politikaria

2022/12/01

Oldarra dantza taldeko dantzaria eta arduraduna, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria izandakoa, Biarritzeko Maitaldia dantza jaialdia plantan jarri zuen eta Malandain Ballet Biarritzen sustatzailea izan zen. Politikari abertzalea, kargu politikoak izan ditu hainbat hamarkadaz eta zehazki Bi...

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren alde aritutakoak eskertuko ditu BDBk seigarren urtez

2022/11/25

Juan Antonio Aroma, Raimundo Flores Mundi, Tronperri dantza taldea, Salleko txistu eta dantza taldea, Kepa Junkera, San Lorentzo dantza taldea eta Iremine dantza taldea, Goizaldi dantza taldea eta Ondalan erraldoi eta buruhandien konpartsa omenduko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Esker Onak ...

Gehiago irakurri

Maskaradak urtarrilaren 15ean abiatuko dira

2022/10/28

Zuberoako hiriburuak hartu du 2023an maskaradak emateko ardura. Maule-Lextarreko gazteek iragarri berri dituzte 2023ko maskaradetako karguen banaketa eta inauterien hasiera eta bukaera datak. Urtarrilaren 15ean hastea eta apirilaren 22an bukatzea aurreikusten dute. Asmoa da 15 emanaldi egitea, hau ...

Gehiago irakurri

Koldo Zabala omenduko du 2022ko Herri Uztak

2022/10/03

Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala ren 10. edizioa Koldo Zabalaren, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izan zenaren, omenez antolatu dute. Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen ondarearen eta sorkuntza sustatzea helburu duen e...

Gehiago irakurri

Libre hegan egin nahi zuen 'Txoria'

2022/09/23

Arrakastaz estreinatu du Mikel Gurrea zine zuzendariak 'Suro' filma Donostiako Zinemaldian . Basoa eta giza-harremanak txirikordatzen dira filmean eta orain urte batzuk dantza eta giza-harremanak jorratuz egin zuen lana ekartzen du gogora. Izan ere, 2013an egin zuen Mikel Gurreak 'Txoria (The bird...

Gehiago irakurri

70 urteren ondoren Goizaldiko lau dantzari Zinemaldiko galara itzuli dira

2022/09/22

Donostiako Zinemaldiaren lehen edizioetan Goizaldi dantza taldekoak aritu ziren garaiko aktoreei harrera egiten. 70 urte pasata Zinemaldiko inaugurazio ekitaldiko oholtzara gonbidatu dituzte 1953ko jaialdian parte hartu zuten lau dantzari. 1953an eta 1954an Goizaldiko neska-mutilek hartu zuten part...

Gehiago irakurri

Tradizioren eta sorkuntzaren Iturritik dantzan Donostian

2022/09/19

Urriaren 18tik 23ra "Iturritik" dantza jaialdia antolatu du lehen aldiz Donostia Kulturak. Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako sortzaileen ikuskizunak ikusteko aukera izango da, Malandain Ballet Biarritz, Argia Dantzari Taldea, Nova Galega de Danza, Explica Danza eta Bilaka Kolektiboak hartuk...

Gehiago irakurri

50. urtez Euskal Herriko tokian tokiko dantzek hartuko dute Basauri

2022/09/16

Tokian tokiko dantza tradizionalak berreskuratzen e ta mantentzen ahalegintzen diren dantza tal deak sustatzea eta zaintzea helburu duen Basauriko Dantza Agerketak mende erdia bete du. Aurtengo ekitaldi nagusia irailaren 17an izango da eta E uskal Herriko zazpi probintziak ordezkatuko dituzt...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/14

Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:

"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."

Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):

http://www.dantzan.com/[…]/file

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:

Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:

"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"

Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/08

Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...

Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan

2013/02/04

Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...

Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/29

Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com