Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Libre hegan egin nahi zuen 'Txoria'

Dokumentuaren akzioak

Libre hegan egin nahi zuen 'Txoria'

2022/09/23 09:20
Libre hegan egin nahi zuen 'Txoria'

Itziar Mendizabal, Txoria, Mikel Gurrea (2013).

Arrakastaz estreinatu du Mikel Gurrea zine zuzendariak 'Suro' filma Donostiako Zinemaldian. Basoa eta giza-harremanak txirikordatzen dira filmean eta orain urte batzuk dantza eta giza-harremanak jorratuz egin zuen lana ekartzen du gogora. Izan ere, 2013an egin zuen Mikel Gurreak 'Txoria (The bird)' dokumentala, Itziar Mendizabal dantzaria protagonista duena eta hemen osorik ikus daitekeena.

Itziar Mendizabal, Royal Balleteko dantzari hondarribiarra sorkuntza eta dantza prozesu batean erdian filmatu zuen Gurrea zinemagile donostiarrak. Mendizabal beraren eta beste hainbat dantzariaren ibilbidean eta Mikel Laboaren 'Txoria txori' kantan inspiratuta, Miguel Altunagak sortutako koreografiaren prestaketa lanak, ideiak, gogoetak eta emozioak jasotzen ditu dokumentalak. Kantuaren txoria bezala, etxea utzi eta hegoak ebaki gabe libre hegan egiten utzi zuten Itziarren gurasoek alaba dantzaria. Hona hemen Mikel Gurrearen 'Txoria': 

Txoria (The bird). Mikel Gurrea (2013)

Ez da hori Gurreak dantzarekin egin duen lan bakarra. Rambert Dance Company-ren Automatic Flesh koreografiarako dramaturgia garatu zuen baitzuen Mikel Gurreak. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.