Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Koldo Zabala omenduko du 2022ko Herri Uztak

Dokumentuaren akzioak

Koldo Zabala omenduko du 2022ko Herri Uztak

2022/10/03 07:55
Koldo Zabala omenduko du 2022ko Herri Uztak

Koldo Zabala. Argazkia: "Oroitzen naiz" ikusgarria.

Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibalaren 10. edizioa Koldo Zabalaren, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izan zenaren, omenez antolatu dute. Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen ondarearen eta sorkuntza sustatzea helburu duen egitaraua antolatu dute urriaren 6tik 9ra. Hainbat dantza eta musika emanaldirekin batera Koldo Zabalaren inguruko hitzaldia eta ikuskizuna izango dira. Azken urteetan bezala, Arrangoitzen ospatuko den Mutxiko Eguna ere jaialdiaren baitan antolatu da.

Koldo Zabalaren bizia eta obra’ hitzaldi parte hartzailearekin hasiko da jaialdia urriaren 6an. Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoari buruzko aurkezpena egingo du Pierre Hairak, anekdotak eta lekukotasunak elkarbanatuko dituzte jarraian.

Hurrengo egunean Zabaltzen ikuskizuna aurkeztuko du. Zabalaren koreografia esanguratsuenak hartu, moldatu eta prestatu dituzte Mame Amunarrizen zuzendaritzapean. Bere bizitzan parte hartu zuten hainbat belaunaldik dantzatuko dute.

Zabala, dantzari, dantza-maisu eta koreografoa

Koldo Zabala (1935-2014) 1936ko gerra zibiletik ihesi Getxotik Miarritzera iritsi zen familiarekin. Oldarra taldean hasi zen 1947an eta dantza klasikorako bideari ekin zion 1953an. Parisen trebatu zen, besteak beste, Alexandre Volinine eta Yves Brieux-Ustaritz dantza-maisuekin. 1955ean Euskal Herrira itzuli eta 1982ra arte Oldarra dantza taldearen zuzendari artistikoa izan zen. 1982an dantza klasikoko irakasle izateko azterketa gainditu eta Baionako Kontserbatorioko postua eskuratu zuen. Koreografo eta balleteko maisu izaten jarraitu zuen Oldarran, lehenbizi langile gisa (1986 arte) eta gero laguntzaile gisa. 2011n Oroitzen naiz ikusgarrian hartu zuen parte. Mixel Theret-en zuzendaritzapean Jean Nesprias, Filipe Oihanburu eta Koldo Zabala dantzariak koreografia berri baten inguruan bildu ziren.

Herri Uzta 2022

Herri Uzta 2022

Urriak 6, osteguna, Biarritz

  • 20:00 - Koliseoko Antzokia
    ‘Koldo Zabalaren bizia eta obra’, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa. Aurkezpena, anekdotak eta lekukotasunak.

Urriak 7, ostirala, Biarritz

  • 20:30 - Gare du Midi
    15€ - ‘ZABALTZEN’, Oldarra dantza taldearen ikusgarria, Koldo Zabalaren omenez. Erreserbatu: Biarritzeko turismo bulegoan, www.tourisme.biarritz.fr edo telefonoz: 05 59 22 44 66

Urriak 8, larunbata, Biarritz

  • 10:00 - Gare du Midi-tik -> St Eugénie plazara. Desfilea, dianak eta animazioa, Arrola (Baigorri),  Begiraleak (Donibane Lohitzune), Izartxo (Uztaritze), Orritz (Irurtzun), eta Udaberri (Tolosa) dantza taldeek emanik.
  • 12:00 - St Eugénie plaza (Plaza Berrin euria balitz). Mutxikoak, Erdizka taldearekin.
  • 20:30 - Herriko Kasinoko Antzokia
    15€ - ‘DAMA’ dantza, kondaira eta musika ikusgarria, 2021eko Jokin Irungaraien sorkuntza. Erreserbatu: Biarritzeko turismo bulegoan, www.tourisme.biarritz.fr edo telefonoz : 05 59 22 44 66
  • 22:30 - Mizanbu Gaztetxea
    XUTIK taldearen kontzertua

Urriak 9, igandea, Mutxikoaren Eguna

ARRANGOITZE - Naturaren Antzokia, Hats Berri elkartearekin antolatua

  • 11:00  - MUTXIKOAK Ezpela txarangarekin - Eszena irekia musikariei
  • 13:00 - Jatekoa bertan Ikastolen sustenguz - Ezpela Txarangak animaturik
  • 16:00 - Dantza ikusgarriak: Burrunka, Leinua, Udaberri, Bilaka
  • 18:00 - Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxo

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.