Dokumentuaren akzioak
Maskaradak urtarrilaren 15ean abiatuko dira
Zuberoako hiriburuak hartu du 2023an maskaradak emateko ardura. Maule-Lextarreko gazteek iragarri berri dituzte 2023ko maskaradetako karguen banaketa eta inauterien hasiera eta bukaera datak. Urtarrilaren 15ean hastea eta apirilaren 22an bukatzea aurreikusten dute. Asmoa da 15 emanaldi egitea, hau da, 13 herri bisitatzea, lehena eta azkena, Maule-Lextarren izango baitira. Azaroaren 10era arte zabaldu dute maskaradak errezibitu nahi dituzten herrientzako deia. Behin herriekin harremana eginda antolatuko dute egutegia.
Hilabete erdi edo pasa da mustrakekin hasi zirenetik. Hogeita hamar bat gazte elkartu dira 2023ko maskaradetarako. Taldeak ez du zuzendari edo errejentarik aurtengoan, euren artean ari direla prestatzen adierazi digute; eta dantzari arituko diren Leire Casamajou, Baxtian Ligetx eta Xantiana Bordaxarrek hartu dute dantzariak gidatzeko ardura. 2007an eman zituen Maulek maskaradak eta orduan parte hartu zuten zenbait lagun ere ari dira laguntzen. Bada bigarrenez maskaradetan parte hartuko duen bakarren bat ere, 2007an küküllero edo dantzari gisa aritu zirenak.
Hemen 2023ko maskaradetan parte hartuko duten arizaleen izenak eta karguak:
Gorriak
- Entseinaria: Jade Etxeberri, Leire Casamajou eta Baxtian Ligetx
- Zamaltzaina: Bettan Jauri eta Fabrice Pinque
- Txerreroak: Marie Jauri eta Meva Etxeto
- Gatuzainak: Lucie Figueroa eta Oihana Idiart
- Kantiniersak: Xantiana Bordaxar eta Marine Etxegoien
- Jauna/Andereak: hainbat mauletar
- Laborari/ Laborarisak: hainbat mauletar
Beltzeria
- Xorrotxak: Marlène Mainagiet eta Maiana Ligetx
- Kerestuak: Inès Etxeberri, Naia Ozafrain eta Maialen Etxebest
- Kauterak: Pette Ligetx (Kabana), Peio Jauri (Pitxu), Iulen Guiresse, Pette Jaragoien, Maialen Etxebest eta Naia Ozafrain
- Buhameak: Junes Bedaxagar (buhame jauna), Ximun Uturralt, Ihintza Malharin, Allande Hidondo, Battitt Larroque eta Inès Etxeberri
- Küküleroak: Xan eta Anita Elkegarai, Argitxu Claverie, Elaia Idiart, Elaia Sallaberenborde, Suzanne Arotce eta Pette Agerregarai
Dokumentuaren akzioak