Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Aurreskua Patxi Lopez-en Lehendakari kargu hartzean

2009/05/07

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari kargua hartu du gaur Patxi Lopez-ek Gernikan, eta ekitaldian izan diren nobedadeen artean aurreskua bera irudiz aldatuta aurkeztu da. Aurreskularia zuriz, baina kolore gorriko apaingarririk gabe (ez gerriko ez abarketetan) eta musika oboez jota aritu da Lehendakari berriaren aurrean dantzan. Hemen kargu hartzearen eta aurreskuaren bideoa.

Gehiago irakurri 9

Jaurrietako Axuri-beltza dantza estreinatu zela 40 urte

2009/05/04

1969ko maiatzaren 4an estreinatu zuen Argia dantzari taldeak Axuri-beltza edo Jaurrietako nesken-dantza. Garai batean dantza izan zena berreskuratzeko modurik ez, eta Azkuen kantutegiak jasotzen zuen doinuan oinarrituta dantza berregin zuen Juan Antonio Urbeltzek.

Gehiago irakurri

Tolosako Udaberri Huescan arituko da asteburuan

2009/04/22

Huescako Gurrea de Gallego herrian emanaldia eskainiko du asteburu honetan Tolosako Udaberri dantza taldeak. VI Muestra de Danzantes «Villa de Gurrea de Gállego» jaialdia ospatzen da asteburuan, eta Zaragoza, Lleida, Teruel eta Huescako taldeek parte hartuko dute Gipuzkoarrekin batera.

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeen direktorio bat

2009/04/21

Askotan deitu edo idazten digute halako dantza taldearen telefonoa edo bestearen emaila eskatuz. Batzuetan ez da erraza gertatzen dantza taldeokin kontaktuan jartzea. Horregatik euskal dantza taldeen direktorio bat sortzea pentsatu dugu. Baina direktorio horretan bakoitzak erabakiko du zein datu eman nahi dituen. Sartu dokumentuan eta zure taldearen kontaktua erraztu nahi baduzu bete laukitxoak.

Gehiago irakurri

Gernikaren inguruan sortzen ari da Aukeran lan berria

2009/04/20

Aukeran dantza konpainia lan berria prestatzen ari da. Gernika margoa izango du ardatz eta ekainaren 10ean Euskalduna Jauregian egingo den "Euskaldunak eta dantza" jaialdian egingo dute ikuskizun berriaren aurrerapena.

Gehiago irakurri

Bondage on pointe

2009/04/17

Lagun batek bidali digu ondoko argazkia. "Erotismoa, dantza, sadoa... Dantzan.com-eko logoa gogoratu dit, bide batez" esan digu. John Tisbury-ren irudi bat da, argazki erotiko, fetitxista eta biluzi artistikoetan espezializatutako argazkilaria da.

Gehiago irakurri

Miguel Angel Sagasetaren "Danzas de Valcarlos" pdf-an

2009/04/06

Aspaldi agortutako liburua da Sagasetak Luzaideko dantzen inguruan idatzi zuena. 1977an argitaratu zen eta Luzaide zein Nafarroa Behereko dantzetarako erreferentzia onena da ordutik. Baina liburua, agortuta dagoenez, ez da erraza eskuratzea. Horra bolantak ikustera joan aurretik irakurtzeko liburu mamitsua, pdf formatoa, edonoren eskura.

Gehiago irakurri

Max sari bana eskuratu dute Damian Muñoz eta Kukai-Tanttakak

2009/03/30

Arte eszenikoen Max sariak banatu dira Las Palmas de Gran Canariako Cuyas antzokian eta dantzarien eskutik bi sari eskuratu dituzte artista euskaldunek. Damian Muñoz-ek dantzari interprete onenaren saria eskuratu du eta Kukai-Tanttakak errebelazioa saria.

Gehiago irakurri

Atarrabian ospatuko da 2009ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

2009/03/27

Mikelats taldearen 15. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez irailaren 12an Atarrabian ospatuko da EDBk antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna.

Gehiago irakurri

Zalaparta politikoa piztu da Ribaforadako paloteadorekin

2009/03/25

Dantza eta antzezpena nahasten dituzten herri antzerki hauen ezaugarrietako bat da satira eta kritika soziala, urtean zehar herrian gertatu diren pasadizo bitxiak gogoratzeko orduan erabiltzen dena. Iaz Ribaforadako dance-an botatako bertsoetako zenbaitzuk ez dira politikarien gustukoak izan eta aurtengo paloteadoa arriskuan da. Eskuineko zutabean jaso ditugun bideoak 2007ko Monteagudoko paloteadokoak dira, Youtuben argitaratuta daudenak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/14

Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:

"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."

Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):

http://www.dantzan.com/[…]/file

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:

Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:

"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"

Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/08

Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...

Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan

2013/02/04

Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...

Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/29

Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com