Dokumentuaren akzioak
Zalaparta politikoa piztu da Ribaforadako paloteadorekin
Diario de Noticias-ek jaso du albistea, zentsura aipatzen da eta eztabaida piztu duten bertso polemikoetako batzuk jaso ditu:
Has pasao de saludar más que Espinetea darnos ahora por el ojete.
En la campaña electoral
saludabas más que Marichalar
y ahora te vemos menos
que una aguja en un pajar.
Ribaforadako alkateari botatako kopla hori da paloteadoa antolatzen duen taldearen eta udal gobernuaren arteko liskarra sortu duten bertsoetatik bat. 2008ko antzezpenean entzundako kritiken ostetik, Ribaforadako kultura zinegotziak paloteadoaren testuak errepasatuko zituen "zentsore" baten beharra azpimarratu zuen, antzezpenaren antolatzaileek diotenez.
Azken hauek idazki bat prestatu zuten testuak idazteko askatasuna aldarrikatuz eta udaleko talde guztien babesa eskatuz (UPN eta IUN-NEB daude udal gobernuan eta PSN oposizioan), jaso ezean paloteadoaren antolaketa bestelakoa litzatekeela argudiatuz. PSNkoen babesa soilik jaso zuten. UPN eta IUko zinegotziek salatzen dute PSNko zinegotziek parte hartu dutela paloteadorean testuen erredakzioan, eta haien eragina gehiegizkoa dela. Hurrengo egunetan alkatearekin biltzekoak dira egoera bideratzeko asmoz.
Hona polemika piztu duten beste bertso batzuk. Honako hau Industria zinegotziari zuzendutakoa:
Lleva la concejalía de Industriay Medio Ambiente.
Pero en la primera,
no es que pongas mucho empeño
precisamente.
Y es que hace unos años éramos
la envidia de los pueblos del territorio,
y hoy en día nos hemos convertido
en una ciudad dormitorio".
Gaztedia, Hezkuntza eta Kultura saileko zinegotziari zuzendutakoak:
Es el más apropiado:juventud, ninguna;
educación, la justa,
y cultura...
Satira da herri antzezpenen ezaugarrietako bat. Alkatea, apaiza, agintariak finean eta zenbait auzokide ilustre izaten dira gisako antzerkietako testuen jomuga. Paloteadoetan ezezik, Zuberoako Maskaradetan, Lapurdiko Toberetan, Nafarroa Beherako Libertimenduan eta enparauetan izaten dira horrelako kritikak, antzezpeneko zenbait pertsonaien ahotan.
Paloteadoan ohikoa da izpiritu kritiko hori, baina badirudi, politikoak uzkurrago direla gaur egun horrelakoak onartzera. Esaterako, herri mailako kontu horiekin zalaparta sortu bada, zer gertatuko litzateke gaur egun orain 100 urte pasa Monteagudoko paloteadoan esandakoak esango balira? Jimeno Juriok jasotakoak dira 1894ko Monteaguko paloteadoaren testuak, eta gaur egun egungo errealitate politikoan ikustekoa litzateke mota horretako bertso batzuk Nafarroako Erriberan esanez gero sortuko litzatekeen kalapita:
185
Bajo el árbol de Guernica
nuestro monarcas navarros
en unión con nuestras Cortes
frimaban allá sus pactos.
¡Vivan las cuatro povincias
que siempre han estado unidas
y nunca se apartarán
aunque Gamazo lo diga!
297
¡Viva la noble Guipúzcoa!
¡Viva la invicta Vizcaya!
¡Viva Álava la leal
y la heróica Navarra!
Monteagudoko dance-a 1989an berpiztu zen eta 1998an hamarkada batean egindako ibilbidea jasotzen zuen liburu ederra argitaratu zen. Bertan jasota daude tarte horretan Rabadan-ak, Mayoral-ak, aingeruak eta deabruak esandako bertsoak. Kritika politikoa da bertso horietan mami nagusietako, urterik urte, eta kritika gordinak dira askotan. Horra adibide batzuk:
1993
Yo te voy a comentarya que has nombrado al alcalde
lo que mucha gente quiere
que digamos esta tarde.
(...)
Hay muchisimas casas nuevas
que los tienen recién puestos
algo tiene que sacar
que no nos venga con cuentos.
Pues tiene unos beneficios
que no se los cree ni él
ahora posee dos coches
y ha ampliado el chalet.
1994
La culpa de estos problemasla tiene el Ayuntamiento
pues no ha sabido atajar
cada cosa en su momento.
Pero lo que sí ha sabido
nos parezca bien o mal,
es hacer un gran derroche
en la Casa Consistorial.
Dokumentuaren akzioak